Aupa sorlekhüko biztanleak Openstreetmapseko zaliei, Gari-eta.
“Ego ibarra”ri buruzko artikulutxo bat idatzi dot wikipediarako, hau da, Eibar eta inguruko hiribilduak sortu baiño lehen hamen egon zan “burdinolen industrialde” horri buruz, “Egoko jaun” misteriotsuaren menpean. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra
Bistan da, Ego ibarra ( = Ego ibaixan arro hidrografikua) egitura geografiko bat da, eta ez dau ezelako muga politikorik errespetatzen, ezta Gipuzkoa/Bizkaia artekuak be. Maitte-maitte dot mugak hausten dittuezen hónek eskualdiok; espeleologian askotan pasatzen jaku (Jorrios = Bizkaia + Kantabria, Larra = Biarno + Huesca + Nafarroa + Zuberoa, Iluntzar = Urdaibai + Lea Artibai, Gorobel / Sálvada = Burgos + Araba…).
Total: artikulurako mapatxo bat erabilli nahiko neukiala, baiña ez dakitt nundik jirau, mapa tresnak normalian muga politikuak nabarmentzen dittuezelako. Posible izango ete litzake nunbaittetik Ego ibarran mapa GEOGRAFIKO bat lortzia, ubidiak errepresentatuz, muga politikuak kontuan hartu barik? Copyleft, noski.
O. ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
