Elenak: > Kasualitatez, irakurri ditudan azken bi liburuetan aipatzen da Eibar, eta, > nola ez, bitxikeria horren berri izan behar zuen eibartarren zerrendak, nahiz > eta zuetako askok ziur jakitun zareten honez gero. > > Bata: Aitaren etxea, Karmele Jaiorena. > Protagonistak Eibarren pasa zuen haurtzaroa, eta nerabe zela, aitaren > tailerra Gasteiza lekualdatu zutenean, bertara joandakoa bizi izatera. > Gure belaunaldikook ezaguna dugu egoera hori. 1970 urtearen inguruan tailer > asko atera ziren Eibarko hirigunetik, espazio gehiago eta ziur asko > merkeagoren bila. Gure aitak lan egiten zuen tailerra ere, GAC, Eibartik > AbadiƱora eroan zuten sasoi hartan. > Liburuan ez da Eibarko tokirik aipatzen, oker ez banago, Jai Alai taberna > baino ez. Ez dut izen hori duen tabernarik ezagutzen Eibarren, izen horrekin > garai bateko Zezenbideko dantzalekua baino ez. >
Karmele Jaiok harremanen bat daka Eibarrekin? "Musika airean" irakorri netsan oin dala gitxi, eta esango neuke han be Eibar aittatzen zala (ziharka bazan be); edo euskera kontuengaittik irudittu jatala Eibar inguruko zeozer aittatzen zebala. Gurasuak lekittarrak ei dittu... a. ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
