Egun on, Ane: Nik ere ez dakit zelan idatzi beharko litzatekeen, baina, akaso, Orotarikoak pistaren bat emango dizu.
"Neskatilliak esango deutsa ugazaba-andriari; asiko da agiraka, txilijoka, ta berbarik onen esango deutsuna, izango da guzurra dinozu. Mg PAb 60. Beebillen estuturik / txillijoka gaisua / guztija igarua. Ib. 99. Emakumak txilioka, txakurrak zaunkaka. A BGuzur 149. Txilioka ta uluaka iges egin ei eban lamiña orrek. Ag AL 65. Joan zan arin-arinka Juana Marigana, ta eldu eutsan sendo gonatik, ama, ama ta ama txillioka iarduala. Echta Jos 16. Zertan daukazu zuk zer jo gure mutilla? --zion amonak, txilioka, suak arturik. Ag G 274. Seme-alabatxuok negarrez txilioka, . Ama ta ama-ka. Alt EEs 1912, 127. Arrikada andi bat emonda bialdu eban txakurra txiliyoka. Kk Ab II 172. Erriko sirena itzalak, irrintzika ta txilioka. Alt LB 91. Milia aitaren gorputz-gañera dijoa txilioka. NEtx Antz 29. Sorgin-sorgiña alakoa, orruka ta txilioka, bertan kizkaldu zan. Bilbao IpuiB 2" Begoña Azpiri Eguren Itzultzailea - Ego Ibarra idazkaria www.egoibarra.eus Eibarko Udala ________________________________________ De: Ane Urkiola [[email protected]] Enviado el: miércoles, 08 de abril de 2020 8:44 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Txilizoka zelan idatzi? Egun on, Zelan idatziko zenukete oihuka bizkaieraz? Txilizoka, txilizioka, txillizoka, txillixoka? Gure ama hizkuntza ondarrutarra danez, sekulako zalantzak holako gauzak idazteko orduan. Egon naiz ikertzen interneten baina ez dot topatu. Eskerrik asko, Ane ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
