Bai, bai, bai!!!!!!!
Hor egongo naiz!
Badakit argazkixak jartzen baiña asssssssko kostatzen jako orriari
kargatzia.
Ederto!
leire

Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 api. 19,
ig. (10:49)):

> Egun on,
>
> Bururatu zait Leirek daukan arazoa eta beste antzerakoak bideratzeko
> formakuntza saio bat egin geinkela. Blogen ikastaroa orain dela urte asko
> izan zen eta zalantzak izango dira bazterretan.
>
> Orduan, blogak dituzuenontzat: honelako ordubeteko formakuntza saio bat
> interesatzen zaizue?  Hemen nere proposamena:
>
> - Noiz: gaur igandea 19, 19:00tan
> - Iraupena: ordubete
> - Norentzat: Eibar.org-en bloga daukazuenontzat
> - Gaia: argazkiak nola kargatu eta nola kudeatu eibar.org-en blog
> plataforman
> - Beharrezko materiala: Internetera lotutako ordenagailua, mikrofonodun
> aurikularrak konektatuta.
>
> Saioa Jitsi bidez egingo genuke.
>
> Gari
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected])
> erabiltzaileak (2020 api. 16, og. (23:48)):
>
>> Gabon, eibarnautak!
>> Zelan itxialdixa? Ze gauza rarua, ezta?
>> Tira, blogian gaiñeko galdera pare bat dakat. Sare sozialetan
>> konpartitzen dogunian blogeko loturia argazkixa agertzen da. Twitterren
>> perfileko erretratua, eta Facebooken batzuetan eibar.org-ko logua, eta
>> beste batzuetan aukeria dago eskumako zutabeko erretraturen bat sartzeko.
>> Nere blogian fotografixa gitxi egoten da, egixa da. Baiña ez legoke
>> aukerarik beste erretratu bat agertzeko? Perfileko argazki bera dakat
>> Twitter eta blogian , eta zatarra geratzen da.
>> Beste kontutxo bat. Ixa beti ikaragarri kostatzen da argazkixak igotzia.
>> Hori da arrazoietako bat erretratu gitxi jartziana. Atzo bertan denpola
>> pillo bat emon neban erretratu bat igotzen, eta ez dot uste
>> protagonistengaittik izan zanik :-)
>> Aspertuta edo bazagozie, erantzun
>> Animo, eta zaindu!!!!
>> leire, fotozalia
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to