Arratsalde on, Modu espontaniuan hasi zan, ez dakit zehazki nun, Larrialdi Zerbitzuek (anbulantziek, udaltzainek eta abar) txaluak eskertzeko keinu bat egittia musika jarriz. Erantzun ona jaso dau hasieratik, orokorrian, herriz herri.
Umoriak eta katxondeuak beti dake frenadaz pasatzeko arriskua, eta muga hori subjetibua da (batzundako graziosua izan leikena, beste batzundako ernegatzeko modukua). Azken egunotan musika aukeraketiakin eta ordutegixakin keja gehixago jaso doguz, bereziki atzo. Showan inguruan iritzi kontrajarrixak, asko kontrakuak. Nere iritziz, udaltzainak borondate onaz saiatu dira jendia alaitzen.... eta zeregin horretan desmadrera pasatzia erreza da (txarangero esperientziatik diñot!). Komentatu dogu bozeramaillien batzordian eta adostu dogu guzti horri neurrixa jartzia. Musikaren aukeraketan letra sexistak alboratu, hizkuntza irizpidia kontuan izan, Eibarko taldiak sartu. Denbora aldetik, ordu laurden inguruko kontua izatia, kalian txandakatuz egun batetik bestera. Eta musika jarri bai, baina zirkua montatu barik. Hori da zinegotzixok berba egin doguna. josu > El 19 abr 2020, a las 14:21, leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > escribió: > > > Aupa! > Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto ofizialetan > pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen. > Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun > horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan zer > ez da, ba, rarua!). > Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia ikusten. > Entzun bai. > Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki bihotza", > "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik pasatzerakuan. > Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat gaztelaniaz jarri > dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete ziran, bistako aldaketia > begittandu jatalako. > Baiña bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912) ikusitta, > eurak dira, seguru. > Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz? Itzela > iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak jasotzeko? Ze > alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan! > Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai. Zer dakazue > esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze helburu dakan honek > guztionek! > Bestiok zer diñozue? > leire, harrittuta > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
