El 21 abr 2020, a las 13:00, Gari Araolaza <[email protected]
<mailto:[email protected]>> escribió:
Kontu honekin eta beste hainbatekin nik faltan botatzen dut
kexa/iradokizun edo abisu hauek bide ofizialetik ez egitea. Oso
ohituta gaude despotrikatzen, okerra den edo ados ez gauden
zerbait ikustean barran zuritoa eskuan daukagula (edo Interneteko
foro ezkutuetan) edo Eibar Ozpina bezalako taldeetan gaizki esaka
ibiltzea. Eta listo, hor gelditzen da dena, ez bada Diario Vascon
edo Correon agertzen behintzat.
Askok jaso izan dugu administrazioaren edo arduradunen
indiferentzia eta ulergarria da batzuetan prozesu
administratiboetan ez sinistea, baina nik uste dut esfortzu bat
egin beharko genukeela. Batetik erakundeak eta prozesuei balioa
emango diegulako, eta bestetik, urte bukaeran estatistika
batzuetan aterako garelako. Izan ere erakunde guztiak dabiltza
kalitatearekin ahoa beteta eta gutxi edo asko denek neurtzen dute
beraien ekintzen errendimendua.
Adibidez, 10 herritarrek formulario hau bete izan bagenu,
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/abisuak-kexak-eta-iradokizunak
seguru nago emaitza berdina izango zela, baina jaleo gutxiago eta
zigor publiko gutxiagorekin, eta beste seriotasun batekin.
Honekin lotutako beste adibide bat: Duela 15-18 urte inguru kontu
jakina zen Mendaroko ginekologia burua astopotro bat zela eta
bere eraginez bizitzako une zoragarria izan behar ziren hainbat
erditze, amesgaizto bihurtu zirela, batez ere pertsona honen
enpatia eta samurtasun falta ageriko eskandalosoagatik. Nire
inguruan hainbat kasu gertatu ziren eta jendea beldurtuta joaten
zen Mendarora erditzera, ea nor ote zegoen guardian. Ba... ez
omen zegoen beraren aurkako kexarik apenas, nahiz egoera ezaguna
zen Mendaroko langileen artean, baina zuzendaritzak ezin zuen
ezer egin ez zegoelako kexa formalik.
Ulergarria da esperientzia traumatiko baten ondoren gaiaz paso
egin nahi izatea eta ahal den azkarren ahaztea, baina horrek hain
justu ahalbidetzen zuen hurrengo emakumeek ere esperientzia
traumatiko horretatik pasatzea.
Bururatu zaidan beste kontu bat: musika eta dantza horiek ez
zaizkit batere egokiak iruditu eta nik ere ernegatuta ikusi
nituen bideoak, baina susmoa daukat auzi honekin Eibarko
Udaltzaingoan geneukan berritzaile ausartenari bizitza guztirako
berrikuntzarako gogoak kendu dizkiogula, honelako zentsura
sozialaren ondoren. Ez dakit nor izan den, baina ziur nago beste
eremu batzuetan berrikuntza ekartzeko moduko pertsona ausarta
izango zela, baina orain ez da ezer proposatzen ausartuko. Hori
ere bada galera, iniziatiba eta kreatibitatea ondo ez
bideratzearen emaitza. Eta sare sozialetan izan beharrean
formularioz kexatu izan bagina agian pertsona honek ez zuen
halako makilakada jasoko edo hobeto bideratuko zuten.
Gari
Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]
<mailto:[email protected]>) erabiltzaileak (2020 api. 21, ar.
(10:05)):
Teleberrixan be agertu zan atzo!
Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau
egitten naizela, beste modu baten esanda.
Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan,
bestiendako ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek
hobeto azalduko dau! Kale erdixan eta leku baten baiño
gehixagotan, bihargin publikua izanda eta funtziño hori
betetzen, espektakulua montatzen badozu legala da grabatzia.
Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
leire, kejaka
Hau idatzi du Ane Urkiola ([email protected]
<mailto:[email protected]>) erabiltzaileak (2020 api. 20,
al. (23:08)):
Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea.
Ahizpan etxe aurrian.
Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel
bateko piszinako show kutre bat.
Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua!
Kuadrilara bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo
Beasain eta Gernikako lagun bik bixaldu zesten. Zur eta
lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer eta nola
bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
"Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile
«fuera de lugar» de los agentes de #Eibar."
https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
Ane
El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza
<[email protected] <mailto:[email protected]>> escribió:
Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak.
Bideoaren lehenengo zatia ere Eibarkoa ote da?
https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
Gari
Ane Urkiola <[email protected]
<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi
zuen (2020 api. 20a, al. 20:36):
Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai
Leirekin. Kar-kar.
BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike,
Kerobia, Izaki Gardenak edo musika klasikua.
'Punto eta Aparte', txosna eta erromerixetako
musikiaz gain, zeozer lasaiagua.
(Josu ta Gorkantzako) ;) ;)
Ane
El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga
<[email protected]
<mailto:[email protected]>> escribió:
Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
eneko
On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire
narbaiza arizmendi <[email protected]
<mailto:[email protected]>> wrote:
Aupa!
Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian
munizipalak auto ofizialetan pasatzen
dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
Behin kalian ikustia tokau jatan,
amanetik etxera nentorrelako. Egun
horretan, suhiltzailliekin abtera
zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
zer ez da, ba, rarua!).
Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere
bentanatik ez dalako errepidia ikusten.
Entzun bai.
Aste honetara arte "Txanpon baten truke",
"Maite zaitut", "Ireki bihotza", "Ikusi
mendizaleak" kantuak jarri dituzte,
behintzat hemendik pasatzerakuan.
Astion, baiña "Bomba" King Africarena,
eta beste musika bat gaztelaniaz jarri
dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan
eurak ete ziran, bistako aldaketia
begittandu jatalako.
Baiña bidio hau
(https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
ikusitta, eurak dira, seguru.
Ointxe nere galderak: munizipalak kalian
dantza egitteko dagoz? Itzela iruditzen
jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da
txaluak jasotzeko? Ze alaitzeko balitza,
7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
Zerrenda honetan munizipal bat badakagu,
zinegotzi batzuk be bai. Zer dakazue
esateko? Ni oso haluzinatuta nago,
benetan, ez dakit ze helburu dakan honek
guztionek!
Bestiok zer diñozue?
leire, harrittuta
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
--
Eneko Astigarraga*
**CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
twitter
<https://twitter.com/eastigarraga>linkedin
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga>facebook
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga>
http://www.prospectiva.eu
<http://www.prospectiva.eu>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>bai
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
[email protected]
<mailto:[email protected]>