Sagartegieta jauregiaren egoera herritarrok ahaztuta daukagu, baina gaur kasualidadez aurkitu dut Javier Martin Lapeyra badabilela idatziak egiten eta instituzioei galderak egiten, ea zerbait mugitzen den. Azken albistea aurtengo otsailekoa, Jaurlaritzatik erantzun diote. Bertan daude idatziak eta jauregiaren egoeraren argazkiak
http://javitxooo.blogspot.com/2011/06/sagarteguieta.html?m=1 Mezu honek balio beza gaia pixka bat astintzeko, baina ez dirudi inondik mugimendurik dagoenik, eroriko da halako batean eta kitto. A otra cosa mariposa. "Erakundeen" ardura izango da, baina baita jabeena eta herritarrona ere bai. Bide batez, atzo ikusi nuen sarean Indianokua jauregiaren argazki bat. Argazki hori ikusi gabe neukan: https://twitter.com/Eibarreses/status/1270450038997766144 Gari
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
