Hona Imanoltxu eta Manoloren arteko elkarrizketa, orain dela urte 16 urte. Biak 
joan zaizkigu 
Amatiño 
Gaur agertu da lehendabiziko aldiz El Diario de Noticias de Alava. Gainbegiratu 
dot, eta, besteak beste, izango dittuen eritziemaileen aipamena agertzen zan, 
fotografia ta guztiz.
    Horien artean bat: Imanol Gisasola. Ikustean, "Et! hauxe dok guria?" eta 
bai, bera zan/da.
    Hasteko, animo! bai zuri behar berri horri ekiteko, eta baitta beste 
kazetari talde guztiari be bai, desafioa ez da txantxetakoa eta.
    Eta horrez gain, adittu dotenengatik testu horrek erdaraz izango dira, 
baina horregaittik ez da problemarik egongo, aizu! gure zerrendara be bota egin 
beharko dittuzu zure artikuluak! Egingo dozu ez?

    Agur eta ohore,
        Imanoltxu 

----- Mensaje original -----

De: "JON ETXABE" <[email protected]> 
Para: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> 
Enviados: Jueves, 30 de Julio 2020 9:19:22 
Asunto: Re: [eibar] Manolo Gisasola 

Polizia-auto berean egin genuen Basauritik Zamorara bidaia. Kartzela-kide ez 
ezik, lagun izan nuen Zamoran. Miracleko santutegian bisitan etorri zenean 
ikusi nuen azkenengoz. Gizon jantzia, zintzoa eta atsegina. Oroitzapen gozoa 
utzi dit. Jon 

El mié., 29 jul. 2020 a las 10:43, Oier Araolaza (< [email protected] >) 
escribió: 




Atzo kalean ikusi nuen Manolo Gisasolan eskela. 82 urterekin zendu da, Loiolan, 
Jesusen Lagundian. 

Eibartarrak zerrenda honetako parte-hartzailea aktiboa izan zen eta afarietara 
ere etorri zen. Historia eta Eibarko garai bateko kontuak, euskarari 
buruzkoak... bazuen zer kontatu eta beti gozo. 

Oier. 

-- 


____________________________________________ 
Oier Ara olaza Arrieta - [email protected] 

________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 





________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to