Eibarnautok, laguntza bila natorkizue: Sorpresia hartu neban entzun nebanian Arrateko Amaren kantua, izatez, ez zetsela Arrateko Ama gure zaindari onenari egin, baizik eta plaentxiarren zaindari onenari, Ezoziko Amari.
Sorapedian leidu dotena, barriz, kontrakua da. Jatorrizko "Agur ene Ama" kantua Arrateko Amari eskainitakua dala, gaur egun ezagutzen dogun letria baino luziagua. https://www.sorapedia.eus/wiki/Ezoziko_Ama_(eu) Halandabe...., link horretan partituria deskargau leike. Partiturak leitzen dakizuenok ikusiko dozue nota igualak izan arren, euren neurrixa ez dala Eibarko Arrateko Amaren iguala. Hemen entzun leike mp3a: https://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/arrateko-ama-kantua-herri-guztiaren-esku-webgune-honetan Badaki iƱork zein dan jatorrizkua ta zein kopixia? Ala bixendako batera egin ote zeben? Partiturian akatsa dago, ala Soraluzen partituran jasota dagon moduan kantatzen dabe? Otoi, lagundu! eskerrik asko! josu OH: Arrateko Ama, zuk jarraitukozu izaten gure zaindari onena
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
