Mila esker, Igor. Asierrek esandako bidetik ni neu ere.
Garai batean gorde egiten nituen apunteak ordenagailuan, baina bada jada zenbait urte ez dudala hori egiten. @iturri Asier Sarasua <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2021 eka. 23, az. 14:34): > aupa Igor! > > Teknikoki ez dakit honek zer esan nahi daben (erabiltzaile > arruntontzat, diƱot), baina oso itxura ona dauka. > > Uste dogu dana goxo-goxo dagola gordeta sarian, baina egixa da > kataklismuak be gertatzen dirala eta ixa 20 urteko jarduna galtzia > egun batetik bestera latza litzake. > > eskerrik asko! > > a. > > > > Hau idatzi du Igor Leturia ([email protected]) erabiltzaileak (2021 > eka. 16, az. (19:56)): > > > > Kaixo, > > > > Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik > jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen du > (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen du > html eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua mantenduta), eta > irudiak ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi bada, fitxategian > bertan edo aparteko batean. Behin dena jaitsi eta gero, hurrengo batean > berriz exekutatzen bada azken hartatik berriak direnak soilik identifikatu > eta jaisten ditu (edo, nahi izanez gero, denak begiratuko ditu banan-banan > aldaketen bila). Probak egin ondoren, ordu erdiren batean jaitsi zituen > nire ia 700 artikuluak. > > > > Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa > zuokin partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina > lehenago zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu > nahi nuen gaia, zenbait arazo ere baititu programak: > > > > Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da, hau > da, edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere ibiliko > da beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu behar dira > gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada, edo interfaze > grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut. > > Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako > (formatua mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta espero > ez duen zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko artikuluetan > aurkitu ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen, baina beste blogen > batean oso posible da artikulu batean kaskatzea eta, kasu horretan, ez du > jarraitzen... Eta nik ezin dut blog guztiekin probatu eta aurkitzen dituen > arazo denak konpondu. Aukera bat bai izan daiteke programa egokitzea > horrelako ezustekoren bat aurkituz gero kaskatu beharrean jarraitzeko. > > > > Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat > interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta argitaratu > aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola iruditzen > zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku: beharrezko proba eta > egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa, kaskatuta ere jarraitzea..) > beste norbaitek egin ditzakeen; edo agian taldetxo batek lana banatuta blog > denak jaits ditzakete eta egile bakoitzari bidali (baina noizean behin egin > beharko litzateke eduki berriarentzat). > > > > Ondo segi, > > > > Igor Leturia > > > > ________________ > > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
