eta zer 2 epe konparatzen dittu?
Erreferentzia hori badakazue?

2020ko lehenengo seihilabetekotik 2021eko seihilabetekora bada, %40ko
igoeria normala da, jakina. Espero leikiana, matematika hutsa.

(baina ez dot topau erreferentziarik)

a.

Hau idatzi du Elena Laka ([email protected]) erabiltzaileak
(2021 urr. 5, ar. (18:52)):
>
>
>
> Arratsaldeon,
>
> niri ere atentzioa eman dit albiste horrek gaur goizean, gainera zelan zegoen 
> erredaktatuta: "cima del ranking vasco" de delincuencia, madre mía.
>
> Gure lanean ikusten dugu ertzainetatik gero eta gehiago deitzen digutela, 
> atxilotutako pertsonei asistentzia egiteko. Atxilotuak gero epaitegira 
> eramaten dituzte, eta epaileak erabakitzen du beren egoerari buruz 
> deklarazioa hartu ondoren.
>
> Pentsatzen dut "ranking" hori egiteko ertzainen esku hartzeak edo atxiloketak 
> hartuko dituztela kontutan: horren beste atestatu azken urtean, horrelako 
> rankinga.
>
> Klaro, hori ondorio erreza da.
>
> Ez da sartzen baloratzera, adibidez:
>
> zenbatetan dira beharrezkoak atxiloketak?
> zenbatetan da beharrezkoa atxilotuak gaua komisaldegian pasatzea?
> zenbatetan izango litzateke nahikoa zitazio bat epaitegira joateko?
> zenbat salaketa eta atestatu largesten dira epaitegian?
> ze delitu klase, nola gertatu dira?
>
> Polizia eta ordena publikoa ranking bat baino gehiago da, kopuru hutsak ez 
> dira ezer atzeko guztia azaltzen ez bada. Tartean ertzaintzaren protokoloak 
> baita ere.
>
> Eta horrek eskatuko luke azalpen gardena, luzea eta, ahal bada, sakona. 
> Alegia, DVren amarillismoarekin bat ere zer ikusirik ez daukan azalpen bat.
>
> Elena
> ________________________________
> Nork: Gari Araolaza <[email protected]>
> Bidaltze-data: 2021(e)ko urriaren 5(a), asteartea 16:01
> Nori: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Gaia: [eibar] Delinkuentzia %40 igo da benetan?
>
> Arratsalde on,
>
> Atzoko nere mezuak ez du arrakasta handirik izan erantzun aldetik, ea kontu 
> zehatzago batean zentratuta erantzunik daukadan.
>
> Egia da Eibarren delinkuentzia %40 igo dela? Nondik azaldu da datu hori? 
> Udalean zabiltzatenok eskura daukazue datu hori? Detailea ikusi daiteke 
> zertan igo eta zertan jeitsi den eta abar?
>
> Ez dakit norbaitek The Wire telesaila ikusita daukan, baina han argi ikusten 
> zen polizia-estatistikak oso moldagarriak direla eta interes askogatik 
> moldatzen direla errealitatean. Horregatik galdetzen dut.
>
> Gari
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to