apala! Noiztik posta-zerrendan ezer idatzi barik! ;))
Txikikerixa batekin nator gaur; baina tira, bero haundixa eitten dau eta hementxe gabiz, arratsalde pasa, pertsianak jaitsi eta ordenagailu parian. Biharbada zuetako askok jakingo zenduen, baina nik aste honetan jakin dot TUPI tabernian izena nundik datorren. XX. mende hasieran Tupinamba izeneko kafe-marka bat sortu zan Bartzelonan eta "Tupinamba" izeneko kafetegixak zabaltzen hasi zan. Izen komertzial hori orokortu egin zan eta kafetegixen sinonimo bihurtu ei zan TUPĂ berbia (aluminixozko papel guztieri Albal deitzia moduan). Kontxo. Eibarkua begiratu eta bai, 1908an zabaldu zan Petit Tupinamba dotoria Untzaga kalian ;) Tira, ba, lerro batzuk idatzi dittut Eibarko Tupixan inguruan https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarko-tupi-tabernia-eta-izenan-jatorrixa-tupinamba a.
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
