Ongi etorri Ana!
Ni neu Lekeitioko diasporan bizi naiz, eta ez naiz Eibarrera sekula
juaten, beraz komunidade hau da nere kontaktu puntu ixa bakarra. Posta
zerrendak ez dagoz modan ez, sare sozialen bat-bateko (eta ganora bako)
komunikaziño moldian aldian, baiña tira. Batzuk modetatik kanpo
bizitzeko zaliak gara. 😉
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
2026/1/7 13:09(e)an, Luistxo Fernandez igorleak idatzi zuen:
Aspaldiko partez, harpidedun berria dugu zerrendan, Ana.
Aurkezpen hau bidali digu:
Izena
Ana
Abizena
Lopez
E-posta
[email protected]
Aurkezpena
Euskal kulturarekin lotuta nago, eta Eibarreko komunitatearekin
harremanetan egon nahi dut.
Ongi etorri Ana. Aspaldi honetan ez dago mugimendu askorik hemendik...
Nik ere, Eibartarrak zerrendaren kudeatzaile izan arren, ez dut
askotan parte hartzen, horixe egia.
Baina tira, batek daki, akaso animatuko da elkarrizketa halako batean!
eskerrik asko bat egiteagatik
Luistxo Fernandez (Arrateko Amaren izenean)
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]