uhartea kendu nahi ziguten, orain kioskoa... zer da agenda woke hau?

a.


Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
14(a), az. (18:00)):

>
> Badira hogei bat urte Beasaingo dantzariekin harreman estua daukagula
> Eibarko dantzariok. 2005ean Arratera gonbidatu genuen dantzara Beasaingo
> Aurtzaka dantza taldeko zuzendaria, Mikel Sarriegi, eta hurrengo urtean
> Beasainen Arratekoaren antzeko ezpata-dantza atzera zuten Igartzako festan.
> Hainbatetan izan gara Beasainen dantzan urteotan, eta joan garen
> bakoitzean, udaletxe aurrean, plazan daukaten musika-kioskoaren ondotik
> pasatzea ondo baino hobeto jakinarazi diegu beasaindarrei kiosko hori
> Eibarkoa zela eta saldoan bidali geniela.
>
> Eibarren, gerra aurrean Untzagan zen musika-kioskoa Beasainera eraman
> zelako ustea oso errotua izan dugu eta beasaindarrek ere halaxe berresten
> ziguten. Baina aurtengo gabon bezperatan Beasaingo Igartza monumento-gunera
> egin genuen bisita-gidatuan (ezagutzen ez baduzue oso gomendagarria)
> beasaindar dantzariek jakinarazi ziguten artikulu bat argitaratu berri zela
> kioskoa eibartarraren ustea ezeztatzen zuena. Gaur bidali digute artikulua.
> Beasaingo jaietan programan argitaratu omen da. Hemen bertan esaten dena.
> Ea inork ba ote duzuen kontu honen berri edo xehetasun gehiago.
>
>
> *El kiosko “altavoz” y su origen inciertoMusika kioskoa Loinazko San
> Martin Plazako ikurretako bat da. Bere funtzioa bete duten 3 kiosko
> ezagutzen dira, gutxienez. Lehenengoa 1913an kokatu zen eta 1928ra arte
> biziraun zuen. Hori ordezkatzeko, Guillermo Eizaguirre udal-arkitektoak,
> hormigoizko kiosko “paraboliko” bat diseinatu zuen, baina ez zen inoiz
> eraiki. Bigarrena, 1928an eraiki zen, azokako plazaren handitze lanekin
> batera. Kiosko honen jatorria Eibarren kokatu du beti ahozko tradizioak.
> Baina datuek eta argazkiek ez diote gauza bera.*
>
>
>
> *Eibarko kioskoa 1935ean erretiratu zen. Beasaingoa, ordea, 1928an eraiki
> zen (1929ko Corpus Christi eguneko argazkian ageri da). Eibarkoa­ren
> hondarrak Beasaingo Construcciones Azpeitia enpresak erosi zituen, ez
> Udalak. Hori izan liteke gaurdaino iritsi den teoriaren jatorria. Argazkiak
> aztertuz, ezin antzekotasunik aurkitu Eibarko eta Beasaingoko kioskoaren
> artean. Egungo kioskoa 1990 eta 1992 artean gauzatutako lanen ondorio da,
> Eduardo Lasheras artista beasaindarrak diseinatua. Zutabe, burnizko
> apaingarri eta barandetan baditu desberdintasunak 1928ko
> kioskoarekiko. Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen eta “Modernista”
> estil­oan katalogatu. XIX. mendean kokatzen du, orain airean dagoen data.Ni
> los libros de actas de las Sesiones Plenarias ni los de la Comisión
> Permanente celebradas por el Ayuntamiento de Beasain a partir de mayo de
> 1935 recogen nada relativo a la compra y posterior colocación de los restos
> que llegaron a Beasain del kiosko eibarrés, adquiridos por Construcciones
> Azpeitia. Se desconoce dónde pudieron acabar aquellos restos metálicos del
> kiosko eibarrés.*
> *XABIER GARMENDIA · JUANTXO UNANUA*
>
>
> ________________________________
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to