Bai, gai interesgarrixa don Ruibalen hori.
Esate baterako: Ipuruako foball kanpua, jatorriz, 1937ko bonbardaketako
eskonbro guztiekin egindako terraplen izugarri bat don. Kalikata
arkeologiko bat egitteko leku EZIN APROPOSAGUA!!
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
2026/5/27 21:43(e)an, Ane Urkiola igorleak idatzi zuen:
Uf, pentsatziakin bakarrikan… horreur.
Gaur zurekin akordau naiz Oier, alkarrizketa hau igotzian GUAU-ra.
Lubakixen arkeologian inguruan da. Liburu berri bat etara dau Alberto
Gonzalez Ruibal arkeologuak.
Alkarrizketia ‘La Mecánica Del Caracol’ programan:
https://guau.eus/m/radio-euskadi-la-mecanica-del-caracol-un-pais-en-ruinas-arqueologia-del-franquismo-como-envejecer-de-la-mejor-manera-20260526-2156
Liburua:
https://www.planetadelibros.com/libros-primeros-capitulos/pais-en-ruinas/448091
El El mié, 27 may 2026 a las 19:40, Oier Gorosabel Larrañaga
<[email protected]> escribió:
Barixakuko afarixan komentau netsuen batzueri.
Egualdi beruakin batera, zer hoberik antxiñan trendyxen izandako
exekuziño metodua ezagutzia? /Noyade, empozamiento,/ uretan fresko
fresko iratotzia. Erdi Aruan arruntena izan zan, Eibarren bebai,
seguru.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Uretan_iratotze
Baiña nun egongo ete zan gure iratotze-potzua? Eltzartzaga
inguruan, Egoko Jaun feudal illunan sasoi mediebalian?
Herrittarrak hiribilduan babestu ostian, barriz, pentsatzekua da
kontzejuak be han inguruan egingo zirala, eta beraz ejekuziñuak.
Nungo potzuak erabilliko zittuezen: Santaiñes? Ariatza?
Bidebarrixeta??
Horra uda beruan pentsatzeko gai freskua. 😜 Requiescat in pace!!
--
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]