Ane, Espainia den bitartean hemengo jende gehienak nahi duen euskal
selekzioari oztopoak jartzen dizkiona, ez nituzke pantaila horiek
ipiniko; are gutxiago, Bilboko Ibañez kaleko piperpotoa bezain
erraldoiak izanik. Bestalde, kezkagarria deritzot garaipenak hain modu
ergelean ospatzen dituzten futbolariak ume zein gazteentzako eredu
gisa ezartzeari. Egia da arraunlarien ospakizunak ere ez direla
munduko ikuskizunik duinena. Dena den, Nico Williamsen euskararen
mespretxua eta 80.000 euroko ordularia harro paseatzea… Oraingoz
behintzat, nahiago Seixas edo Peio Bilbao bezalako txirrindulariak.

Animo Euskal Encounterren!

Hau idatzi du Ane Urkiola ([email protected]) erabiltzaileak (2026
uzt. 23(a), og. (10:23)):
>
> Kaixo,
>
> Zuetako inor badago gaur Euskal Encounterren? Orain jakin berri dut handik 
> egin behar dudala zuzeneko bat 12.50etan gure programarako eta bertara noa 
> orain.
>
> Orduan, bertako frikismotin haratago software libreaz berba egitea ere 
> interesgarria litzake. Bestela, betiko lez, casting random bat egingo dut. 😅🙈😂
>
> Mila eskerrrr!!!!
>
>
> Offtopic:
>
> PD: Leire, gai-jartzaile moduan espero nituen zure bi email gai hauekin:
>
> 1) Cayetanoen euskara azterketen 0.0-en polemikarekin. 
> #UrtetenJakeUrtetenJakena
>
> 2) Espainiako futbol selekzioa animatzeko Eibarren jarri zuten pantailaren 
> inguruan… molt fort aixó.
>
> Oraindik garaiz gaude bi gai horien inguruan hausnartzeko, zur eta lur EH-ko 
> gune batzuetan dagoen panoramarekin… Besteak beste, GURE HERRIXAN. Zapiain 
> zuk, filosofo eta irakasle gisa, zelan ikusten dozu hau dana?
>
>
>
> Ane
>
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to