Bebarruko Jardunek Azkoitiko Matadeixen
* Martxoak 25, ostirala, 22’30: “ARIMAREN BILA”
Ana Cabezas-en irudiek inspiratutako Joseba Irazokiren musika, Josebaren
musikak inspiratutako Antton Iturberen hitzak, Anttonen hitzek inspiratutako
Anaren irudiak…Errepidean behera, amets lainotsu batetan urtu eta disolbatzen
diren paisaien arteko bidaia.
* Martxoak 29, asteartea, 22’00: “THE OSCILLATION”
Erresuma Batutik datorren laukote honek “Veils” izeneko bigarren diska
atera berri du. 70 hamarkadako krautrock-a psikodeliarekin nahasten dute, no
wave eta pop melankoniatsua gaineratuz. The Cure, Suicide, Spacemen 3, Echo and
the Bunnymen… dira aitortutako hainbat eragin.
www.myspace.com/theoscillations
* Apirilak 1, ostirala, 22’30: “FERNALIA” eta “PARALUX”
Fernalia: Azkoitiko Matadeixen sortutako aleazio sasi-instrumental edo
sasi-abestua. Alanbrez jositako ohialezko jaia edo arnasa ebakitzeko
prestaturiko doinuak. Sustraidun makinen karranka edo protesiz osaturikoo
basoetan orroak. Plastikozko zerua edo gozoegia den infernu bat.
www.artoartian.org/fernalia
Paralux: Oreretako bideoartista, batez ere hainbat musikarirekin egindako
elkarlanagatik ezaguna; horien artean Tzesne, Andrë, Gutural, Tanta, Karl
Toone’s Band… www.seriesnegras.org
* Apirilak 2, zapatua, 22’30: “ABOVE THE TREE”
Hirugarren aldiz etorriko da Mataderora Marci Bernacchia italiarra.
Berarekin dakartza ximurtutako folk doinuak, ur pozoituetako blues madarikatu,
xelebre eta hipnosi eragileak, distortsio maitakor eta ahots-giro berezi
bereziak.
www.myspace.com/bluerevenge1
_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net