MARTXOAK 14, 21:00tan: GALA DROP (Portugal) Gala Drop, Nelson, Afonso, Tiago eta Ghillermek osatzen dute. Sintetizagailuak, gitarra elektrikoa, bateria, perkusioa (kongak, danbor afrikarrak) eta sampleak darabiltzate. Beraien musika, kraut-rock-a, dub-a, elektronika eta beste hainbat estiloren artean mugitzen da. Groove-a muturreraino eramanda, ohiko musika tresnekin egindako musika elektronikoa. 2 disko dituzte kaleratuta, taldearen izen bera daraman lehendabizikoa, eta New York-eko Golf Channel Recordings zigiluak argitaratutako Overcoat Heat. Sonic Youth-ek pertsonalki gonbidatu zituzten Lisboan beraiekin jotzera. Panda Bear-ek Manhattan-go Governors Island-era eraman zituen beraiekin, eta Holger Czukay (CAN) handiarekin edo Peter Hook-ekin (Joy Division talde gogoangarriko partaidea) jotakoak dira besteak beste. Hona ekarriko dituen birak, partaide aldetik berritasunen bat izango du. Tiago Miranda ez da izango, baina haren ordez, 70. hamarkadan Funkadelic taldearekin ibili zen Jerry The Cat detroit-techno produktore mitikoa izango da taula gainean. Gala Drop zuzenean: http://www.centralmusical.pt/?c=13566 • MARTXOAK 23, 22:30tan: BICHIN BAJAS (chicago AEB) Bitchin Bajas, kraut berriaren maisu diren CAVE taldeko gitarrista den Cooper Crain-en bakarkako proiektua da. Bitchin Bajas-ekin, Cooper Crain-ek, sintetizagailu analogikoekin eta organoekin girotutako munduak sortzen ditu, Harmonia, Edgar Froese, Cluster edo azkenaldian hainbat zeresan eman duen Emeralds bezalako taldeekin partekatzen dituen psikodelia lurraldeak. Arpeggioen aire-igeri eta erreboteekin espazio berriak sortuz lortutako erabateko soinu vintage-a. Gorenean dagoen psikodeliarik distiratsuena. http://bitchinbajas.tumblr.com/ "Tones/Zones" (Important/2010) http://www.mediafire.com/?gguxk11e0tcnbo5
_______________________________________________ Igua mailing list [email protected] http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net
