Azkoitiko Matadeixen Urriak 31, asteazkena 22:30tan.
CARLTON MELTON(AEB, ex-Zen
Guerrilla) http://www.carltonmeltonmusic.com/
http://www.youtube.com/watch?v=McO3gdV7mdg&feature=related
POW POW
POWS http://www.entzun.com/berriak/pow-pow-pows-talde-sortu-berriak-carlton-meltonekin-zen-guerrillako-andy-eta-rich--bira-eginen-du-euskal-herrian
Carlton Meltontaldea 2008an sortu zen ipar-Kaliforniako Mendocino County
eskualdean Zen Guerrilla talde goraipatuaren errautsetatik. Kupula geodesiko
batetan, musika ozen, inprobisatu, esperimental, instrumental, psikodelikoa
jotzeko ideia aspalditik zetorren. Asmo hau baliatzeko aukera, kupula
berreraiki eta barneko soinu akustikoak osoki garatuak izan zirenean etorri zen.
Musika, kupularen barruan zuzenean grabatzen da baliabide analogiko eta
digitalak eta mikro oro-direkzionalak erabiliz. Musika guztia inprobisatua da,
une jakin batean, zer izango den joko dena, inork benetan ez dakien neurrian.
Ez dago ez entsegu, ez froga-grabazio, ez kantuen bigarren bertsiorik...
entzuten dena lehenengo emanaldia da. Ez dago estudiorik. Brian-en etxean
grabatzen dute, eta Brian kupula geodesiko batean bizi da.
Badakite musika hau ez dela guztientzat egina. Lehen mailako produkzio moderno
eta kantu-idazketa "pretentziosoago" bat nahiago izatera, hobe Carlton
Melton-ekin aurrera ez jarraitzea. Aldiz, SST zigiluko kasete zaharrak edota
berriki autoko atzeko jarlekuan zanpaturik aurkitu duzun Spaceman 3-ren kasetea
nahiago badituzu, talde honen soinuetan murgiltzea ideia ona izanen da
_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net