Kaixo denoi,

beti bezala, ohiko gaietatik guztiz kanpo...

Galdera bat daukat zuentzat, badakizue nik teknikoki ideia handirik ez
daukadala eta gonbite hau bidali dute esanez Microsoft-ek hainbat kontu egin
duela ordenagailua euskaraz erabili ahal izateko:

http://www.f5interactiva.com/clientes/microsoft/klikegin/index.php?lan=eus

*Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek atsegin handiz gonbidatzen zaituztete
honako aurkezpen ekitaldira:

"IKT tresna berriak euskaraz, ekoizpena hobetzeko".

Ekainaren 25etik aurrera, euskara ordenagailuen interfazeko hizkuntza nagusi
bezala aukeratu ahal izango da. DELL, INVESTRONICA, HP eta Microsoft etxeek
apustu garbia egin dute Euskadiri begira, euskara sustatzearen alde eta
ekoizpena IKT tresnen bidez hobetzearen alde. Ondorioz, aipatu etxeek
aurkezten dute: *
 *»* *" Klik egin euskarari " kanpaina.*  *»* * Euskarazko programak
deskargatzeko eta erabiltzeko Microsoft-ek sortutako azken berrikuntzak. *
*»* *Euskarazko liburutegiak aurreinstalatuta izango dituzten ordenagailu
belaunaldi berriak*
Aipatzen diren liburutegiak-eta linuxen euskaraz badaude? Alegia, imagina
dezagun Microsoft ez dela pribatiboa, existitzen ez den ezer aportatzen du
honek?

Galdera da: euskararen aldeko mugimenduetan gabiltzanok aurkezpen horretan
zereginik badugu, ala amarru hutsa da software librean hori dena
badagoelako?

Mila esker aldez aurretik zuen laguntzagatik


-- 
Ainhoa Ezeiza Ramos
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Tf.: 945 01 3976
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a