Kaixo!

beste behin ere zuen lankidetza eskatu nahi dizuet. Datorren urriaren 14tik
17ra Gasteizen Euskarazko Unibertsitate Liburuen Erakusketa antolatu du
EIREk eta laguntza eskatu didate honetarako:

- Tailer bat emateko euskarazko unibertsitate liburuen on-line argitalpenari
buruz: e-book formatuak, argitaratzeko erak, lizentziak... gaia irekita
dago. Ondo egon daiteke opencourseware eta antzekoen inguruko informazioa
ere ematea. Hiru edo lau orduko tailerra izango litzateke.

- Mahai-inguru batean parte hartzea lizentzia irekiei buruz hitz egiteko: ze
garrantzia duten, zein diren...

Bi pertsona desberdin izan daitezke eta garraioa eta dietez gain,
partaidetza ordaintzeko aurrekontua badago (ezin dizuet zehatz-mehatz esan
zenbat).

Gure ustez, estrategikoa da unibertsitatean argitaratzeko egiten diren lanak
liburu fisikotik birtualera jotzea eta lan horiek irekiak izatea, baina
horretarako irakasleak informatu eta prestatu behar dira.

Interesatuta zaudetenok, jar zaitezte nirekin harremanetan helbide honetan:
[EMAIL PROTECTED]

Mila esker aldez aurretik eta ondo hasi ikasturtea!

-- 
Ainhoa Ezeiza Ramos
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika
Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
Tf.: 945 01 3976
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
_______________________________________________
ITSAS mailing list
ITSAS@list.ehu.es
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a