Software Librea: Sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioakKaixo,

Ikastaro baten berri eman nahi dizuet, beharbada norbait interesatua legoke.
Eskerrik asko eta jaso agur bat.

ainara.
Euskal Herriko Unibertsitatea 
  SOFTWARE LIBREA
  Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak 
  Graduondoko Ikastaroa 
  On line - 34 ECTS kreditu 
Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioa eta Udako Euskal 
Unibertsitatearen laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten 
funtzio garrantzitsuenak garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu 
du ikastaroa. 

Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta 
Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko dute, nahiz eta 
Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo edizioa izan. 

  a.. Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala 
eta aurrez aurrekoa tartekatuz. 
  b.. Egitarauak aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko 
duten irakasleak biltzen ditu. 
  c.. Matrikulazio epea 2008ko urriak 8ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua. 
  d.. Iraupena: 2008ko urriaren 18tik 2009ko uztailaren 17ra. 
  e.. Aurkezpen bideoa 

Informaizoa eta izen-ematea:
Tel: 0034 943 21 23 69
http://linux.asmoz.org/
[EMAIL PROTECTED]


Beste ikastaro batzuk: 

  a.. Hizkuntza Plangintza Unibertsitate-espezialista 
  b.. Eusko Ikasgaietan Unibertsitate-espezialista 
  c.. Ikastaro gehiago... 
 

Jakinarazi nahi dizugu datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen espainiar 
araudiari jarraituz, trataera informatikoa emanen diegula zure datu 
pertsonalei, ikastaroaren sarrera eta kontrola eraman ahal izateko. Era berean, 
adierazi nahi dizugu datuetan sartzeko, hauek zuzentzeko, kantzelatzeko eta 
fitxeroaren arduradunaren aurrean aurkatzeko eskubidea duzula, bai posta 
elektroniko bidez ([EMAIL PROTECTED]), bai posta arruntez 

<<upv.jpg>>

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a