Aupa Ainhoa,
nik ere badut AAO bat, linpus-ekin zetorrena. Linpus oinarrian Fedora8
da eta paketeak beraz rpm bidez edo yum bidez instala ditzazkezu.
Adibidez, "geany" instalatzeko.
alt+f2,  aukeratu "open in a terminal" eta OK (honek terminal bat
irekitzeko balio du)
eta terminalean idatzi "yum install geany".
Ubunturekin ohituta bazaude
deb=>rpm
apt-get => yum

Gainera, uste dut synaptic instalatuta dakarrela linpus, baina nik ez
nuen erabili. Probatu alt+f2 eta "synaptic".

YUM-ek dependentzia zuhaitz osoa instalatuko du. Arazoa linpus-ekin,
zera da dena ezkutatuta dagoela erabiltzaileak acer-ek sistema eragile
oso bat egin duela pentsa dezan edo. Xfce-ko menua eta ezkutatuta
dago. Eskubiko botoia sakatuta idatzmahaian menua ikusteko hemen [1]
daukazu argituta.

Ni segituan nazkatu nintzen linpus-ez horrenbeste partxe eta zeuzkan
non gauza asko ezin ziren instalatu eta defektuz instalatuta zeuzkan
gauza asko ez zitzaizkidan gustatzen. Gustukoen dudan Gnu/Linux
distribuzioa instalatu nuen Arch Linux kernel propioarekin eta
primeran doakit.

Agur asko, Heroes kapitulo berria ikustera orain :-)

[1] http://albertux.es/2008/08/12/tuneando-tu-linux-linpus-i/

2009/2/17 Ainhoa Ezeiza <[email protected]>:
> Aupa!
>
> Acer Aspire One horietako bat erosi dut eta Linpus Linux Lite-rekin dator (v
> 1.0.9.E). Oso azkar pizten da eta oinarrizko funtzioak ondo betetzen ditu
> baina:
> - ez dut ideiarik nola instalatu programak (Ubunturekin asmatzen dut baina
> honetan ez dakit instalatzailea instalatzen)
> - euskarazko itzulpena izango du?
> - instalatu ahal izango dut movistarreko mahaigaina pendrivearekin
> konektatzeko?
>
> Foroetan bilatzen aritu naiz baina asko dakitenentzat dira :( eta manualak
> ez du ezer esaten honetaz.
>
> Gomendatzen didazue zuzenean Ubuntu jartzeko eta kitto?
>
> Mila esker aldez aurretik!
>
> --
> Ainhoa Ezeiza Ramos
> Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika
> Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
> Tf.: 945 01 3976
> Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
>
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a