Nik arazo bera daukat EeePC 901 batekin.
Erdi-soluzio bat: zure lehio administratzailean aukeratu lehioak
pantailaren goiko mugatik atera ahal izatea. Adbz Compiz Fusion-ekin:
ccsm -> Move Window (Window Management section) -> Constrain Y
(des-markatu)
Ondoren leihoak mugitzeko truko bat erabili behar duzu: jarri xagua
leiho baten gainean, Alt zapaldu ta mantendu, xaguaren ezkerreko botoia
sakatu ta mantendu, ta xagua mugitu. Voilà, leihoa mugitzen da.
Truko hau aurrekoarekin konbinatuz (bestela leihoak pantailaren goiko
partearekin topa egingo du), "Gorde" botoia pantailan agertzea lor
dezakezu, leihoa goraka mugituz.
Iñaki
On 07 May 2009 at 10h05, Ainhoa Ezeiza wrote:
> Kaixo!
>
> arazo "tonto" bat daukat acer-aspireone ultraportatilarekin: ez ditut
> leihoak osorik ikusten eta ordenagailuaren konfigurazio-kontu
> batzuetan ezin diot eman "Gorde" botoiari :(
>
> Xubuntu 9.04 dut instalaturik. Lehen Linpus Lite nuen eta arazo bera
> nuen. Uste dut pantailaren konfigurazioaren kontu bat dela baina ezin
> dut aldatu leihoak erabilita. Zer idatzi beharko nuke terminalean
> hori aldatu eta leihoak porfin osorik ikusteko?
>
> Mila esker aldez aurretik!
> Ainhoa
>
--
Iñaki Silanes, Ph.D.
Instituto de Física de Cantabria (IFCA)
http://isilanes.org
Blog: http://handyfloss.net
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas