Kaixo guztioi,

Azken urteetan uztailean HIKHASIko udako topaketa pedagogikoak antolatu
izan dituzte, eta aurten ere horretan ari dira. Ikastaro hauen helburua
irakasleak birziklatzea eta espezializatzea da. Eta aurten apustu
fuertea egin dute: Informazio eta komunikazio Teknologien alorrean (IKT
edo TIC alorrean) software librea lantzea erabaki dute, horregatik
jardunaldien barnean 3 egunetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 

Mezu honen helburua software libreko ekitaldietarako gonbidapena
luzatzea da. Jardunaldietan izena eman behar izaten da, baina guk doan
izango dugu matrikula.

Esan bezala 3 egunetako ikastaro moduan landuko dute gaia, eta inork
ikastaro osoan parte hartu nahi badu, HIKHASIkoei eskatzea komeni da
(gida abildua hikhasi.com), horrela, materialarekin karpeta bat emango
digute, antolatzaile oso finak dira ;-).

Ez dago ekitaldi guztietan parte hartu beharrik, nahi izanez gero,
ekitaldi jakinen batera edo bestera muga genezake gure parte hartzea.

Ekitaldiak honakoak dira:

**************************************************************
Ikastaroaren izenburua: Software askeak hezkuntzan, zergatik ez?
Uztailak 1, 2 eta 3. 9:00etatik 14:00etara
PEDAGOGIA Fakultatean (Donostia)
***************************************************************

UZTAILAK 1, asteazkena

9:00-9:30. Karoeten banaketa eta haserako ekitaldia.

9:30-10:30. Informatikak hezkuntzan jokatu behar duen papera. Zergatik
bermatzen ditu hezkuntza oinarriak software libreak? 
* Iratxe ESNAOLA. Unibertsitateko irakaslea.

10:30-11:30. EDUBUNTU, hezkuntzarako eskaintzen dituen bitartekoak eta
mugak. Teoriko-praktikoa.
* Gorka JULIO. Software librean aditua.

11:30-12:00. Atsedenaldia.

12:00-14:00. EDUBUNTU, hezkuntzarako eskaintzen dituen bitartekoak eta
mugak. Teoriko-praktikoa (jarraipena).
* Gorka JULIO.

UZTAILAK 2, osteguna

9:00-11:30. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egiten ari diren
esperientziak aurkeztuko dira. Aurrerapenak, zailtasunak eta
aurrerantzean egin nahiko luketena. Ordiziako Jakintza, Elgoibarko IMH,
Gasteizko Diocesanas, Labarkako Assa, Derioko Txorierri...

- Ikatetxe bakoitzak 30 minutu izango ditu, gehienez.

11:30-12:00. Atsedenaldia.

12:00-14:00. MAHAI INGURU-FOROA.

UZTAILAK 3, ostirala

9:00-14:00. EXTREMADURAko Administrazioa software askea hezkuntzan nola
garatzen ari den aurkeztuko da:

- 2002tik izan duen garapena: antolaketa, azpiegitura, bitartekoak…
- Irakasleen prestakuntza, ikastetxeetan egiten ari dena… 
- Ikasleen jarrera eta software askearen erabilera.
- Eskolek etxekoekin garatu duten harremana.
- Ondorioak: alde onak eta aurrerapenak, eta, arazoak edo alde txarrak
nola ari diren gainditzen…
*Adolfo ROMERO MONTERO eta *Francisco LÓPEZ BLANCO. Extremadurako
Administrazioarentzat software askeen arlo didaktikoa garatzen ari diren
irakasleak. 
(Gaztelaniaz arituko dira)

**********************************************************************

Ondo segi,
Joseba Makazaga.

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a