Iepa Neska-mutilak!

Uste dut lehen aldia dudala zerrenda honetan idazten. Informatika fakultateko ikaslea naiz eta gaur mutil bat zebilen eduroam bidez internetera konektatu ezinean.

Errorea zuk esan duzuna zen, ziurtagirien zerbitzariarekin errore bat omen zegoen.

Nik, hemen botako dudana, arazo horren irtenbide bat da, agian ez oso ona, baina interneten eduroam bidez konektatzeko balio du.

Zure irtenbidea ona da, beste ziurtagiri bat jartzea, baina ziurtagiri zerbitzariaren aukera desaktibatuta ondo konektatU zait niri internetera, Windows-en behintzat bai.

Zerbaitetan lagunduko dizuelakoan,

MANEX AGIRREZABAL ZABALETA


"UGALDE, Unai" <unai.uga...@ehu.es> erabiltzaileak idatzi du:

Lagunok, [en castellano, abajo, entre corchetes]

Dakizuenez, eduroam wifi-sarera konektatzeko zertifikatua, atzo iraungi zen.

Zahar horren ordez beste bat jarri behar da, baina momentuz CIDIRrekoek ez dute berri hori zabaldu.

Lagungarri izan dakizuelakoan, niri ondo doakidan bat eskegi dut hemen:

http://www.ehu.es/jtpugolu/misc/AddTrust.pem

Beraz, nahi baduzue, jeitsi eta gorde ezazue, eta "supplicant" edo dena delakoari, esaiozue hori erabiltzeko, eduroam sarearen AParen identitatea onesteko.

[Que digo que como el certificado del eduroam caducó ayer, os paso en ese link, uno que a mi me ha funcionado]

Ondo ibili,

--
Unai Ugalde-Olea
unai.uga...@ehu.es
Dept. of Electronics & Telecom
La Casilla square, 3
48012 Bilbao
Pho: 94-6014473
Fax: 94-6014305







_______________________________________________
ITSAS mailing list
ITSAS@list.ehu.es
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a