Arratsaldeon denoi.
 Juan Abasolo naiz, irakasle berri samarra UPVn, Gasteizko Irakasleen
Eskolan. Joan deneko hilabetean EHUX/Kubuntu erabiltzailea; lehen
departamentuko ordenagailua nuen eta hor gauzak ondo ezagutzen izan
ditudanez ondo konpontzen izan naiz. Ordenagailu horrek huts egin eta
berria Linux-ekin eskatu dudanez Kubuntuneatua instalatu didate.

Oraintsu arte LinuxMint 9 KDE eta Debian 6 KDE erabiltzen izan ditut lanean
eta etxean. Akaso norbaiti interesatuz gero, hemen nire ohar-taula bloga:
http://bosgarrena.blogspot.com

OCR egiteko orduan gscan2pdf erabiltzen izan dut eta ondo samar ibiltzen
izan naiz oraintsu arte, orain lanekoan instalatu dut hauekin batera
tesseract-ocr-eus, tesseract-ocr-spa eta ez dabil inglesezko aukeran baino.
Nik gehienbat euskarazko eta gaztelerazko testuekin lantzeko erabili nahi
nukeenez arazoa da hori; UPVko Kubuntu darabilen bat edo batek hori
zuzentzea lortu badu, esan, mesedez hori zelan egin duen.

Bestela, eta ez dakit plaza hau den toki egokia hau esateko, UPVko Kubuntun
iksketa teknikoetarako softwarea bakar ere, letretakoentzakoa ez da hain
ugaria.

Ondo izan denok eta uda ona pasa
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a