Kaixo,

2013/4/6 Juan Abasolo <[email protected]>

>  Akaso bidaltzen ari naizen hau izango da "off topic" etiketa eduki
> beharrekoetariko bat; nire e-foro-kultura nahiko urria da, barkatu gaizki
> banabil.
>

Ez, ez da off-topic bat, zure mezua zerrenda honen gaiarekin erabat lotuta
baitago.

<IRONIC MODE>

EHUko web orrian sarri agertzen zait goiko mezu hori, GAURren,
> gestion-empleado.ehu.es-en eta gestion-enplegu.ehu.es-en asteon. Ikuspegi
> subjektibo batetik, horrek dioste ni ez naizela behar bezain normala, ez
> baitut erabiltzen InterExplorer normaldu hori. Hori ez litzateke aldatu
> beharko?
>

Ba bai, mila aldiz kexatu gara honetaz, baina orokorrean, kexatu arte gutaz
ahaztu egiten dira. Arraroak omen gara, bitxiak. Kexaka ari direnak,
badakizu, beraietatik at nahiko luketenak. Beti matraka ematen...


> Eta orain, lan-poltsak zabaldu berri dituztela, horietan izena emateko IE
> nahitaez erabili beharra azpimarratzen dute. Beraz, EHUX galerazita
> gelditzen da (eta Linux distribuzio guztiak), EHU barruko erabilera
> garrantzitsurako. Ez dut uste ArartekUX asmatuta izango duenik EHUk
> (EJ-GV-k ere ez). Baina, agian, keixatzeko bide eragingarriren bat egon
> daiteke, zein?
>

Kexatuz gero badakizu zer esango dizuten/diguten: nahiz eta ofizialki
IE-rekin soilik dabilela esan, Firefox-ekin ere badabilela. Izan ere,
Linuxekin ere badabil. Proba ezazu, eta badabilela ikusiko duzu. Kexatiak
zarete zuek... Baina tira, zeinek erabiltzen du Linux delako hori? Edo
MacOSX? Zertarako kezkatu behar gara?  Windows erabili behar dela esan eta
kitto. Denok erabiltzen dute Windows. Arraroetan arraroenak soilik dira
Windows erabiltzen ez dutena. Gainera, Microsoft-ekin adostutako
akordioekin doanik jaitsi ditzakezue bai Windows, bai IE eta beste
gainontzeko softwarea. Ez dakit zertaz kexatzen zareten. Gogotik ordaindu
ditugu / ordaintzen ditugu urtero-urtero!


> Lan-Poltsetarako aplikazioko vascozko versioaz ere izango nuke zer
> esana... baina horrek derrigor izango luke off- zerbait.
>

esandakoa... beti kexaka... zer inporta zaizue zuei unibertsitatean gaizki
idazten badira euskarazko testuak... zeinek irakurtzen du ba euskarazko
bertsioa? ziur Linuxero horiek direla berriro ere...

</IRONIC MODE>


> Buelta ona izan lanpostuetara, hor izan ez zaretenok.
>
>
Tira ba, zorte on lan-poltsetako burokrazia bete behar duzuen/dugun
guztioi... eta gogoan izan Linuxekin ahal dela egin. "Sí se puede".

-- 
Ongi izan,

Juanan Pereira
Babelium Project:  http://babeliumproject.com
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
[email protected]
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a