Aquí os reenvío esta info que me llega de Librezale. ---------- Forwarded message ---------- Date: 2013/4/29 Subject: [Librezale] Bilbon bi boluntario Mozillarentzat To: [email protected]
Kaixo! Mozilla-Hispanotik laguntza eske etorri dira maiatzaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian egun osoz ospatzekoa den Sherpa Summit-ean[1] Mozillak ipiniko duen stand-ean Firefox, Mozilla eta Firefox OSen gaineko informazioa emateko. Ekitaldiak bere horretan nahiko enterprise arloko izaera duen arren, Mozilla Fundazioko zuzendari Mitchell Baker bertaratzekoa da[2]. Madrildik bi pertsona etorriko dira eta Bilbotik edo ingurutik laguntzera joan daitezkeen beste bi boluntario behar dituzte. Hitzaldiak ingelesez diren arren, informazioa bertaratutakoen hizkuntzan eman beharko litzateke (pentsatzekoa da batez ere gazteleraz izango dela). Honek guztiak Mozillaren eta Firefoxen inguruko ezagutza minimo batzuk izatea eskatzen duenez, Madrildik datozenak honen inguruko "formazioa" emateko prest daude bezperan. Animatu! Ikasiz ondo pasatzeko modua izateaz aparte jende jatorra dator eta barreak ere ziurtatuta daude. Gainera txapak, pegatak eta bestelako goodie-ak eskuratzeko modua egongo da, nola ez. Besteei lana errazte aldera, interesdunik balego abisatu lehenbailehen mesedez. Bestelako dudarik edo galderarik badaukazue idatzi lasai. Bakarren bat animatuko delakoan... Julen. [1] http://sher.pa/sherpa-summit/**en/index.php<http://sher.pa/sherpa-summit/en/index.php> [2] http://sher.pa/Sherpa-Summit/**en/speakers.php<http://sher.pa/Sherpa-Summit/en/speakers.php> ______________________________**_________________ Librezale mailing list [email protected] http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale> -- ............................................ http://danitxu.com
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas
