Kaixo,

Bilboko Goi Ingenieritza Teknikoko Eskolako ikasle talde bat gara eta 
otsailaren azken bi asteetan Ingenieritza alternatiboari buruzko jardunaldi 
batzuk antolatu nahi ditugu. Hainbat hitzaldi ematea da gure intentzioa eta 
horietako bat Software Libreari buruzkoa izatea oso interesgarria iruditzen 
zaigu; ordenagailuen munduan alternatiba bat bihurtu eta lan egiteko modu berri 
bat ekarri duelako.


Fakultateko irakasle bati mezu bat bidali diogu aurretik eta zuen kontaktua 
eman digu Software Librearen aldeko taldea zaretela esanez. Horregatik, 
hitzaldi hori egiteko eskaria luzatu nahi dizuegu. Benetan asko eskertuko 
genuke!!


Baiezko kasuan, zuentzako komenigarria izango litzatekeen egun eta ordua 
zehaztu beharko genituzke. 


Mesedez ahal bezain laster erantzun! Eskerrik asko 😉



Gaizka
_______________________________________________
ITSAS mailing list
ITSAS@list.ehu.es
http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas

Responder a