>
> > @unaiugalde:
> > Ideia hori buruan, eta klaustrokidea naizen aldetik, galdera hau egin
> nion Errektoreari
> > Idazkari Nagusiaren erantzuna: Software librearen inkorporazioaren
> aldekoak gara, baldin eta gure beharrei erantzun egokia ematen badie.
> > Kudeaketarako erabiltzen diren aplikazioekin arazo gehiago dauzkagu.
> [...] Gure egoera eta software librearen funtzionalitateak urrun daude
> oraindik
>

Ikus Javierri erantzuna 2014an. Erretorika berdin-berdina.

http://list.ehu.eus/pipermail/itsas/2014-July/thread.html
http://list.ehu.eus/pipermail/itsas/2015-January/thread.html

Kontua da software libreak gure beharrei erantzun egokia ematen diela
justifikatu beharra dagoela. Baina nik esango nuke orain erabiltzen ari den
software ez libreak ere ez duela erantzun egokirik ematen. Erabiltzen hasi
zenean emango zituen (eta hala ere zalantzan jarriko nuke), baina hainbat
urteren ostean ez dot uste inork GAUR-en sendotasuna defendatuko duenik.

Beharbada 'urrun' hori kuantifikatzea badago. Zenbat mila euro behar dira
urtero GAUR mantendu eta moldatzeko? Unibertsitateko pertsonalak egiten
badu ere, zenbat ordu dira? Ez batere lan erraza, baina hasten ez bada
hamar urte barru berdin jarraituko dugu.

> Nire ustez erronketako bat da sw librearen "sozializazioa" da, alegia,
> pertsona (beraz EHUko langile) "arruntek" tresna "arrunt" gisa ikustea.
> > Esate baterako, formato jabedunak baztertzea partekatzen diren
> dokumentuetan, odt, odp... bultzatuz doc, docx, ppt... formatoen ordez.
>

2014-2015ean izandako elkarrizketan hurrengoa aipatu neban:

Por eso, creo que proponer la elaboración de una cápsula (in)formativa como
> las que se dirigen al PAS a través de EHUtaula podría ayudar a concienciar
> sobre la importancia de utilizar estándares, y al mismo tiempo ofrecer una
> formación mínima a quien carece de ella. Como aportación dejo las
> referencias que suelo utilizar:
>

> @Juanan
> > Okerrago iruditzen zait behin baino gehiagotan EHUko hainbat
> dokumentuekin gertatzen dena: dokumentua eskaneatu eta sortzen den irudia
> PDF batean sartu eta posta-zerrendatara bidaltzen digutenean. PDF horietan
> ezin dira datuak bilatu/atzitu/indexatu, datu erabat itxiak bilakatzen
> dira. Badugu lana portaera hauek konpontzen...
>

Ni era erabat harritzen nau honek. Hainbatetan web gunean DOC formatuan
dagoen dokumentua PDF formatuan eskatu izan dut, eta zuk aipatu bezala
inprimatu eta eskaneatu dute. Formakuntza falta izan behar da hori, lan
gehiago hartzen baitu horrek espotatzeak baino!

Bestetik, uste dut askotan sinadurak agertzeko dela. Nonbait dokumentuak
benetakoak direla sinisteko boliz idatzitako marka behar duen jendea
badago. Izatez, sinatutako dokumentu askoren edukia inork irakurtzen duen
duda daukat, edo mugimendua mantentzeko erregaia den soilik.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a