Egun on;

Gaian ipini dudan moduko azalpena egin zidaten orain dela pare bat urtez, ikasgeletako sistema eragile bakarra windows zenean, ubuntura-edo iristeko.

1. Windows
2. Makina birtuala
3. Ubuntu-edo kargatu

Egin behar zelako.

Baina orain dela apur bat arranke duala ipini dute eta Ubuntura, adi egonez gero, zuzenean sar daiteke. Gainera, euskaltzaleontzat eta euskaltzaleen artean erabilera bultzatzeko karamelu polita izan du: Windows solo está en castellano eta Ubuntu euskaraz irakasleak berak ipin dezake (militantziok beste baterako).

Zer da kontua eta esan berri didatenez Ubuntu makina birtualetan erabili beharko da berriro. Hau da, maila praktiko operatiboan: Ubuntu Windowseko programa bat izango da berriro (uno que se puede poner en vasco, eso sí).

Politika aldaketaren baten berri izan behar nuke? Geldi daiteke hori?


Juan


--
Juan *Abasolo*

Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila
*Bilboko Hezkuntza Fakultatea*


94 401 *7567*

Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>

Beste kontaktu batzuk
Telegram: *@JuanAbasolo*
Skype: *abasolo72*
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a