Epa, Gaur galdera bi ditut hemen botatzeko, korreo bitan. Lehenengoa: Inork ezagutzen ote du modurik Zoteroko liburutegi partekatu bat web moduan partekatzeko? Oraindik hobeto legoke, informazio hori UPV/EHUko web batean txertatzeko modu automatizaturik balego.Ez dut-eta asmatu oraindik.
Gehiago jakin nahi duenarentzat: Helburuaren azalpena: Ikerketa talde batean nago eta argitalpenak beti zahartuta geratzen dira, banan banan editatzen ibiltzearen emaitza txarrak bistan ditugu (zahartuta geratzen da). Bururatu zait taldeko guztiok Zoteroko liburutegi partekatu bakar bat bageneuka talderako, hori publiko egitea nahikoa litzatekeela eguneratuta mantentzeko. Gainera, UPV/EHUko web orri batek bertako datuak hartu eta zuzenean eskainiko balitu, hobeto. Baina hori ez zait okurritzen zelan egin. Link soil bat ipintzearekin pozarren. Eskerrik asko Juan -- Juan Abasolo Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Sarriena auzoa z/g 48940 Leioa Bizkaia
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
