Si alguien no entiende euskera, por favor, indicadlo y no tengo problema en traducir y/o aclarar.
Aspaldiko talde! GitHub-en "itsas" erakundea sortzekotan nago. Izatez, ITSAS erabiltzailea hartuta dago, baina "name squatting" arauen arabera eskatzea badago. Jakin badakit GitHub ez dala (inoiz) open source (izan). Microsoft-ek orain dela pare bat urte erosi ebala be presente dekot. Nahiz ta zuri pintatu, belea beti bele dala diote. Zenbait kasutan hala da (ikus VSCode o unibertsitateko mezu zerbitzua). Edonola, mugimendu taktiko ez oso itxurosoa izanik, pentsetan dot estrategikoki garrantzitsua dala. Puntu azkar batzuk: - Bihotza git da. Berez, GitLab-en o beste edonon mirror-a izatea musutruk da. Aktibitatea GitHub zein GitLab-en oinarritu nahi dugun argudiatu dezakegu. - GitHub zein Gitlab-en esperientzia dezente dekot dokumentazioa eta CI (continuous integration) delakoan (LaTeX, Sphinx, asciidoc(tor), Hugo, Jekyll...). - Urtero jasotzen dugu LaTeX-en inguruan galdera bat o bi. Juanan Overleaf-ekin frogak egiten ibili da azken aldian eta zenbait ikasle GitHub eta LaTeX erabiltzen ari dira. Nire ezagutzak ikasle horien eskuetan jartzea da nire motibazioa (txantiloiak eta dokumentazioa sortzeko makefile/konfigurazioak). - Nik R ez dut erabiltzen, baina Rmarkdown ta RStudio ezagutzen ditut (eta proiektu pare batean erabili ere). Interesa egotekotan, EHU-ko kide ezberdinek R-ri buruzko edukia partekatzeko repoak ere sortzea badago. Unibertsitate mailan ikasleek open (hobe libre) source buruz hitz egiteko eta partekatzeko trena galdu gendun. Sortuko dugu TAZ-a "atzerrian" ta "etsaiaren zilborrean"? Nor egingo da "member" ta nor "owner"? Astebete itxarongo dot, behintzat, ezer egin baino lehen. Edonork kontrako posiziorik badu, nahiz eta orain argudiatzeko denborarik ez izan, mesedez, altxa eskua! Ondo izan Unai >
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
