Nik ere jasan dut pasa den astean ziurtagiria berritzeko mezua eta oraingoz ez 
dut erabiltzeko asmorik. 

Orain arte moldatu naiz FNMT, BAK/BAKQ eta Clave ziurtagiriekin. NAN digital 
ziurtagiria ez dut inoiz erabiltzen, saitu naizen bakoitzean kadukatuta 
zegoelako edo lektorea ez zebilelako. Eta EHUko ziurtagiria ezta probatu ere.

Gende askok esan duen bezala, Linuxen (baita Windowsen ere) FNMT ziurtagiria 
onena da https://www.sede.fnmt.gob.es/certificados/persona-fisica. Behin bulego 
batera joan behar izan nuen ateratzeko baina eman nuen denbora era bat 
berrezkuratu dut bere eguneroko erabilerarekin. Guztiz gomendatzen dut.  Behin 
aterata, ziurtagiri software denez, sartzen duzu firefoxen edo chromiumen eta 
listo. Batzuetan "autofirma" software behar duzu dokumentuak sinatzeko, baina 
badago linuxerako eta batez ere badabil :-D. Gainera autofirma badago prest 
Linuxen https://aur.archlinux.org/packages?O=0&K=autofirma


Beste alde batetik, Edonon Clientea Arch Linux instalatzeko PKGBUILD txikia 
prestatu nuen. Hemen usten dut beste batentzat interesgarria izatekotan 
https://ehubox.ehu.eus/s/zesejrGde3cN4yE

Agurrak,
--
Christian
PGP fingerprint: A895 7C11 84F6 30B4 4938  32A4 9306 DFD0 CDE4 B542



18 mar 2024, 11:44 por [email protected]:

> Kaixo!
>
> Oraingo honetan Hodeiko Ziurtagiri Profesionala erabiltzeko zerrendan sartu 
> naute... Erabili ahal izateko baldintza teknikoen arabera linux edo mac 
> sistemarik ezin da erabili (edonon zerbitzua erabili behar dugula adierazten 
> digute).
>
> https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/hodeiko-ziurtagiri-profesionala/baldintza-teknikoak
>
> Nire galdera, norbaitek wine edo bestelakorik erabiliz lortu du 
> funtzionaraztea?
>
> Mila esker eta ongi izan,
>
> Mikel Larrea
>
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a