Egunon,
badakizue EHUn Git zerbitzua eskaintzeko asmorik dagoen edo ideia hori
noizbait aztertu den?
Ikasgai batean gauden hainbat irakasleren artean azterketak
prestatzean eta notak jartzerakoan hainbat fitxategi trukatzen ditugu
emailez atzera eta aurrera.
EhuBox erabiltzen saiatu izan gara, baina batzuetan ez zebilen, ez zen
fidagarria. Orain hobeto dabil baina oraindik ere Beta bezala, eta
bertsio ezberdinak kudeatzeko desegokia.
Uste dut Git zerbitzua lagungarri izango zela fitxategi trukatze
hauetan, baina EHU barneko zerbitzaria izan behar litzake, noski.
Bestalde irakasle erabiltzaileok Git erabiltzen ikasi eta ohitu
beharko ginake, eta hori ez da erraza, EhuBox bezalako zerbitzu erraz
eta erosoa erabiltzeko ohitura ere zabaldu ez dela ikusita. Baina nire
ustez EHUren partetik bultzada balego gehiago erabiliko zen, etekina
aterako genioke eta emaila apur bat gutxiago kargatuko zen beretzako
egokia ez den erabilpenarekin.
Beraz hori, badaki zuetariko norbaitek Git EHUn jartzeko asmoen berri?
Eskerrikasko, Imanol.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas