Kaixo,

arrazoi duzu Juan, nik ezin nuen ikasleen zerrenda horietara sartu,
baina, pentsatzen nuen arazo orokor bat zela, kurtso hasierako
arazoren bat. Baina, oraintxe probatu dut, Firefox-ekin ez da sartzen
baina Chromium eta Braveekin problemik gabe. Kexa jarriko dut
oraintxe bertan.

Juanjo


Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-16 10:31 +0200, egilea: Juan Abasolo
> Egun on,
> Firefox-ek EHUn arazoak ematen dizkit orain, lehen sekula ikusi ez
> ditudanak. Hasieran pentsatzen nuen arazoa eGela edo GAUR izango
> zirela, baina 4400ra deitu eta "Chrome" ea arazo bera zegoen esan
> didatenez pare bat bider, nire burua Chrome-ra pasatzen hasita
> ikusi dut. Chromium.
> 
> Arazoak ematen dizkit ikasgeletako 
> * (hirutan berdin) Windowseko ordenagailuetan eGelan. Logeatu eta
> gero, ikasgelara sartu nahi dudanean denbora pasatu/sesioa
> iraungi/... edo dena delakoa gertatu delako berriro logeatu
> beharra. Begizta/loop batean.
> Nirean (Linux, pertsonala) ez dago arazorik Firefox eta eGela
> batuta
> * Linux eta GAUR arazoa (gaur hasita). Ikasleen zerrendak (banaketa
> zerrendak, argazkitxuak eta egokitzapen kurrikularren berri ematen
> dituztena) ikusteko aukerari ematen zaionean, kolgatuta geratzen
> da, ez du ematen eta bueltatu daiteke pantaila garbira edo esan
> lezake iraungi dela sesioa (bata zein bestea auskalo zergatik).
> Chromium instalatu eta arazo barik sartzen da.
> 
> Ni naiz bakarra? Orain Firefox ez da EHUrako nabigatzailea?
> 
> Asko bagara, keixatu gaitezan, mesedez Bakoitza bere aldetik. 
> 
> Eta bete galdetegia batzarrerako (Juanjoren aurrekoak)
> 
> Onak izan
> 
> Juan
>  
> 
> 
> -- 
> Juan Abasolo, PhD
> 
> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa
> taldea
> Bilboko Hezkuntza Fakultatea
> Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
> 
> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
> 
> T       : (+34) 94 601 7567
> Telegram: @JuanAbasolo
> Skype   : abasolo72
> Bloga   : juanabasolo.netlify.app
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a