--- Begin Message ---
Kaixo Imanol,
zure mezuan bertan erantzuten dizkizut komentarioak.
Zutaz gain, ITSAS-eko beste taldekideren batek ekarpenik egin ahal du? Hala
izatekotan, bidaliko dizkidazu, mesedez?
Eskerrik asko,
[cid:122d5afd-f823-4e61-b680-1762dcea735e]
Nerea Toledo Gandarias
Eraldaketa Digitalerako Zuzendaria / Irakasle Osoa
Directora de Transformación Digital / Profesora Pleno
Director of Digital Transformation / Full Professor
[email protected]<mailto:[email protected]>
T. +34 94 601 82 01 / +34 688 67 37 25
Bilboko Ingeniaritza Eskola- Bizkaiko Campusa
Escuela de Ingeniería de Bilbao - Campus de Bizkaia
Plaza Ingeniero Torres Quevedo, 48013, Bilbao
T. +34 94 601 8201
ehu.eus<http://www.ehu.eus>
[cid:fb20eae9-ddbb-45c7-ba1d-d0cd44c7d76d]
Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta egotea.
Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada (helbidea gaizki
idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari, korreo honi erantzunda.
Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu
eta ez baliatu. E-mail hau inprimatu baino lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial a la
que sólo tiene derecho a acceder la persona destinataria. Si usted lo recibe
por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y que se
pusiese en contacto con la o el remitente. Antes de imprimir este e-mail piense
bien si es necesario hacerlo.
________________________________
De: Imanol Madariaga <[email protected]>
Enviado: viernes, 23 de enero de 2026 0:55
Para: NEREA TOLEDO GANDARIAS <[email protected]>
Cc: IRAIDE LOPEZ ROPERO <[email protected]>; MARIA ASUN GARCIA SANCHEZ
<[email protected]>; ISMAEL MANTEROLA ISPIZUA <[email protected]>;
JESUS A. PEREZ DASILVA <[email protected]>; MIREN JOSUNE PEREZ ESTRADA
<[email protected]>; ALEXANDER MENDIBURU ALBERRO
<[email protected]>; NATALIA BURGOS ALONSO <[email protected]>;
IÑAKI Moro Deordal <[email protected]>; LEIRE ESCAJEDO SAN EPIFANIO
<[email protected]>; BORJA CALVO MOLINOS <[email protected]>; Asier
Amezaga <[email protected]>; Eduardo Apodaka <[email protected]>;
URTZA GARAY RUIZ <[email protected]>
Asunto: Kritika eraikitzailea. Re: EDPE zirriborroa / Borrador PETD
Egunon,
parekatu dut oraingo zirriborroa aurrekoarekin, eta iruditu zait ez
duzuela gure lantaldean komentatuko gauzarik sartu.
Suposatzen dut software libre aipatzeagatik sartu duzuela esaldi hau:
"5.- FOMENTAR ALIANZAS CON OTRAS UNIVERSIDADES E INSTITUCIONES PARA
IMPULSAR LA CIENCIA ABIERTA Y EL DESARROLLO DE SOFTWARE LIBRE
(...)
alianzas con otras universidades por lo que se seguirán promoviendo
los desarrollos de software libre."
Zientzia irekia helburu ona eta garrantzitsua da eta pozten naiz
bertsio honetan agertzeaz (ez dut gogoratzen gure lantaldean aipatu
genuen), baina software librea horretarako azpitresna bezala bakarrik
aipatzea oso ahula iruditzen zait. Agian OJS Open Journal Systems eta
OCW Open CourseWare proiektu zabaletaz ari da, edo hemen aipatzen
direnetaz ere
La UPV_EHU publicará bajo GPL desarrollos propios – Ikasten.IO.html
(SPGI, eKarguak, XIXARE, ...)
Baina susmatzen dut Hercules-en erreferentzia baino ez dela (frogetan
dagoen ikerkuntzaren kudeaketarako tresna da, errektoreak klaustroari
erantzundakoagatik, eta aurreko errektoreak egin zuen bezala software
librearen alde zerbait egiten zenaren aitzakia zirudien).
Edozein kasutan, kontua ez da software libreko programak garatzea,
baizik jakitea, onartzea, erabakitzea eta aitortzea software libreak
oinarri dituen ezaugarriak EHUk behar eta nahi dituenak direla. Ardatz
estrategiko horretatik eratorriko zen erabiltzea, garatzea eta
finantzatzea.
5.- puntuak, beste unibertsitate batzuekin aliantzak bultzatzea software
libreko garapenak egiteko da aipatzen duena, zientzia irekiarekin batera eta ez
azpitresna bezala, baizik eta akzio estrategiko moduan. Aliantza horiek
ezinbestekoak dira unibertsitate batek dituen beharrizan digitalei aurre
egiteko. Izan ere, planteatzen diren erronkak unibertsitate guztiok partekatzen
ditugu eta ez dauka zentsurik garapenak bakoitzak bere kabuz egiteak.
Adibidez, lantaldean aipatu nuen Hezkuntza legearen 23.artikuluak dio:
- - - -
17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena.
3. artikulua k. atala
"Digitalizazio etikoa eta arduratsua. Pertsonen aukera-berdintasuna,
pribatutasunerako duten eskubidea eta ahalduntze digitala bermatuz,
zeina, ezinbestean, bitarteko teknologiko auditagarri,
berrerabilgarri, libre eta gardenak erabiliz soilik lortu baitaiteke,
eta tresna digitalen integrazio pedagogikorako esparru batean
oinarrituta egin beharko baita."
- - - -
Lege hori EHUri ez badagokio ere 3.k artikuluan dioena desiragarria
eta Plan Estrategikoan sartzeko modukoa da nire ustez,
eta horrela izan beharko zen aurreko zikloetako ereduari
jarraikortasuna emateko, eta bermatu beharko zen ere aurreko zikloetan
irakasle izango direnak eredu horretan moldatzeko gai direla
(gutxienez Hezkuntza Saila pilotatzen ari den IRADI plataforma
erabiltzen).
Etikoa, aukera-berdintasuna eta auditagarria izateko bezalako
ezaugarriak berezkoak ditu software libreak eta zerbitzari propioekin
erabilita pribatutasuna bermatzea eta estrategikoak izan beharko
liratekeen beste helburu batzuk lortzeko ezinbesteko tresna da
(menpekotasun eza, diru publikoaren erabilera efizientea, jasangarria,
erabiltzen ditugun tresnen funtzionamendua ikasteko aukera, eman ta
zabal zazu, euskara,...).
Nahiz eta 17/2023 legea zuzenean aipatu ez dugun, partekatutako dokumentuan, 4.
VISIÓN Y PRINCIPIOS DE LA TRANSFORMACIÓN DIGITAL EN EHU atalean eraldaketa
digitalak jarraitu behar dituen oinarriak adierazten dira: Equitativa,
Enraizada en la formación, Transparente, Ética y solidaria, Basad en
Tecnologías Innovadoras, Propulsora del multilingüismo, Eficiente en la Gestión
de Proyectos de Digitalizatión. Hortaz, software librearen ezaugarriekin bat
etorriko lirateke printzipio horiek, baita 17/2023 legearekin.
Izan ere, EDPEaren zirriborroan Helburu orokorrean dio
"El objetivo de la estrategia es que la EHU sea digitalmente avanzada,
equitativa y sostenible, (...) compromiso con el entorno y la sociedad"
baina ondoren lau helburuak zehaztean "digitalmente avanzada"
ezaugarria bakarrik garatzen duela iruditzen zait, baina ez
"equitativa y sostenible" ezta "compromiso con el entorno y la
sociedad".
Helburu orokorra 4 helburutan garatu dugu, baina kasu guztietan, helburu horiek
4. puntuko printzipioak dituzte oinarritzat. Hau da, helburu horiek betetzeko
garatzen diren ekintzak eta hartzen diren erabakiak eraldaketa digitalerako
printzipioetan errotuta egon behar dira.
Zientzia irekia bultzatzearen Zeharkako ekintza estrategikoa helburu
orokorrarekin bat dator (equitativa, compromiso con la sociedad) baina
lau helburu zehatzen artean ez dut irakurri helburu orokorra
ekintzarekin lotzen duen biderik. Adibidez O2 helburuan esan zitekeen
"teknologia digitalak ematen dituen aukerak baliatu ikerkuntzen
emaitzak gizartearen eskura era irekian jartzeko", edota aipatzen den
ENCAren (Estrategia Nacional de Ciencia Abierta 2023-2027)
helburuetatik nahi direnak esplizituki idatziz.
Software librea era arrakastatsuan garatua eta hedatua dago (eta
garatzen eta hedatzen jarraitzen da), ezaugarri desiragarri ugari
dituelako.
Software librearen komunitateak (garatzaile, erabiltzaile eta
bultzatzaileek) oro har barneratuta dugu bere onura, hautu bakoitzean
zein ezaugarri edo helburugaitik nahiago dugun ia pentsatu barik.
Baina EHUko Plan Estrategikoan helburu zehatzak idatzi egin beharko
genituzke, goian aipatu ditudanen ildotik, jakinda erabilera askotan
edo gehienetan posible eta bideragarria dela. Adibidez:
- - - -
O5. Burujabetza digitala. Priorizar las herramientas que garanticen la
soberanía tecnológica
- Tresna digitalen erabilera soilerako gaitasuna ez ezik, berauek
moldatzeko gaitasuna lortzea ahalbidetzen dutenak EHUko kide guztien
lana sostengarriago egingo dute, eta batez ere ikasleak konpetentzia
digital osoak lortu ahalko dituzte, ez bakarrik erabiltzaile-bezero
digitalarenak.
- Eleaniztasunarekin eta bereziki euskararekin duen konpromisoa bete
ahal izateko gaitasuna duten tresnak hobetsiko dira. Adibidez
internazionalizazio ezaugarria jadanik txertatuta duten softwareak,
euskarazko lokalizazioa ez dutenean ere erraz egin ahal izateko.
- Pribatutasuna bermatzean arreta berezia izatea ezinbestekoa da
EHUko ikerketako, kudeaketako eta pertsonen informazio guztia euskarri
digitalean lantzera heldu garen aro honetan.
- Baliabide publikoak era efizientean inbertitzeko ekidin:
gehiegizko hardware eskabideak izaten dituzten softwareak;
lizentzia ordaindu beharra dutenak, ordezkorik badago;
eta ekoizle bakarra duten produktuak kontratatzea.
Hobetsi Euskal Herriko eta inguruko hornitzaileak
- Egoera geopolitikoa dela eta Europa AEBko multinazionaleekiko
menpekotasuna lehen bait lehen gutxitzeko egiten ari den saiakeraren
norantza berean jardun.
- Palestinar genozidioarekin kolaboratzen duten enpresekin harremana
saihestu, eta orokorrago, giza eskubideen urraketekin lotura
dutenekin. Eta ekidin enpresa bakanekiko menpekotasun teknologikoa,
egunen batean arrazoi etikoengatik beharrezkoa bada alboratu ahal
izateko.
- - - -
Burujabetza digitala esplizituki ez zegoen adierazita eta egokia ikusten dugu
dokumentuan sartzea. Bestalde, Palestinar mugimenduaren aldeko komisio bat
sortu berri da EHUn eta bertan erabakiko dira planteatzen dituzun kontuak, eta
proposatzen diren ekintzak zeharka aplikatuko dira EHUko alor guztietan. Izan
ere, Palestinar genozidioa, teknologiaz eta eraldaketa digitalaz askoz ere
haratago doa.
Helburu hauek "4 Visión y principios de la transformación digital en
EHU" ataleko 2, 4, 6 eta 7 printzipioekin bat datoz.
[2. Enraizada en la formación
4. Ética y solidaria
6. Propulsora del multilingüismo
7. Eficiente en la gestión de proyectos de digitalización]
Helburu horretarako zeharkako ekintzen artean pieza nagusia edo
ezinbestekoa da software librea,
baina baita zerbitzari propioak izatea,
eta formatu ireki eta estandarrak erabiltzea (fitxategi formatu
itxiak software baten edo patenteen menpe egotea dakar)
Formatu irekiek beste helburu batzuk ere betetzen ditu:
sustengarritasuna (fitxategiak epe luzerako balio dutelako), Zientzia
irekiak behar duen interoperabilitatea, eta -horrelako ezaugarri
baliotsuak dituenez- "digitalki aurreratua" izatearena.
O5 Burujabetza digital helburu horretarako beste zeharkako ekintzak
ere lagunduko lukete, adibidez:
- Hardware librezalea (GNU/Linux onartzen duena, firmware eta driver
itxien menpe ez dagoena)
- Fedibertsoko sare sozialak erabiltzea GAFAMekoen ordez.
Bestalde oraingo zirriborroan gehitu dituzuen Zeharkako ekintza bi
negatiboki deigarri egin zaizkit:
"4.- IMPULSAR LA COLABORACIÓN CON ADMINISTRACIONES PÚBLICAS Y EMPRESAS
LÍDERES DEL SECTOR DE LAS TIC
Dado que la universidad requiere disponer de infraestructuras de
comunicaciones que den soporte y altas prestaciones, es necesario
mantener alianzas estratégicas con empresas líderes en el sector de
las TIC para poder hacer uso de sus servicios de manera eficaz y
sostenible."
IKT zerbitzuak era eraginkor eta sostengarrian izateko beharrezkoa
dena da sistema guztiek eta bere osagai bakoitzak (hardware, software,
komunikazio protokolo, fitxategi, eta abarrek) ezaugarri bateragarri
eta estandarrei erantzutea da. Kontratu bakoitzaren unean aukera
ezberdinak egon ahal daitezen, fabrikatzaile batek produktu bat
alboratzea erabakitzen badu pareko alternatiba aurkitu ahal izateko,
edo abusuzko prezio igoeretatik babesteko.
Enpresa jakin batzuekin "ezkondu" ezkero,
lizitazio publikoak arautzen dituzten legeak bete ahal ote dira?
Ados honekin. Lider hitzak gaizki ulertuak ekarri ditzake eta hortaz, moldatuko
dugu.
"2.- GARANTIZAR A LAS PERSONAS EL ACCESO A TODOS LOS SERVICIOS
La clave para poder garantizar el acceso y ofrecer a las personas los
servicios que le corresponden es la gestión de la identidad digital."
Pertsonei irisgarritasuna bermatzea izenburupean esperoko nuke web
zerbitzuen erabilterraztasuna edota diruz eskaz dauden ikasleen
mesederako informatika gelen erabilera irekiaz.
Identitateen kontuaz denez, orain arte ldap bidez nahiko ondo egiten
dela suposatzen dudana, zalantza sortu zait zein berrikuntzaz ari den,
eta susmoa datorkit guztia Microsoft-en Azure Active Directory-ra
migratzeko asmoa ote duzuen.
Garantizar el acceso ikuspuntu teknologiko batetik adierazita dago, baina
aldatuko dugu. Adierazten dituzun ideiak Equidad printzipioan garatuko ditugu.
Ideia honen atzean eIDAS2 europar araudia dago, EUDI Wallet-a bezalako
ekimenekin, eta ez gure LDAP sistema aldatzea.
Nire ekarpenak baliagarriak izan daitezen esperantzarekin,
hurrengorarte, Imanol.
NEREA TOLEDO GANDARIAS <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
> Arratsalde on guztioi,
>
> Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan genuen lan-saioaren ondoren, eta
> jasotako ekarpenak aztertu eta gero, honekin batera doakizue
> Eraldaketa Digitaleko Plan Estrategikoaren zirriborroa, bere azken
> bertsioan.
>
> Eskertuko genizueke prozesuaren hurrengo urratsekin jarraitzeko zuen
> iruzkinak eta ekarpenak helaraziko bazenizkigute.
>
> Ahal izanez gero, bidali ekarpenak aste beteko epean.
>
> Beste edozein komentario baduzue, jar zaitezte harremanetan nirekin
> lasai asko.
>
> Mila esker,
>
>
> Buenas tardes a todas,
>
> Tras la sesión de trabajo que tuvimos en la Escuela de Ingeniería de
> Bilbao y una vez analizadas las aportaciones recibidas, os adjunto
> el borrador del Plan Estratégico de Transformación Digital en su
> versión actual.
>
> Os agradeceríamos que nos hicierais llegar los comentarios y
> aportaciones que consideréis para que sigamos con los siguientes
> pasos del proceso.
>
> Enviadnos vuestros comentarios en el plazo máximo de una semana, a poder ser.
>
> Para cualquier cuestión adicional que queráis comentar, no dudéis en
> poneros en contacto conmigo.
>
> Mila esker,
>
> [cid:[email protected]]
> Nerea Toledo Gandarias
> Eraldaketa Digitalerako Zuzendaria / Irakasle Osoa
> Directora de Transformación Digital / Profesora Pleno
> Director of Digital Transformation / Full Professor
>
> [email protected]<mailto:[email protected]>
> T. +34 94 601 82 01 / +34 688 67 37 25
> Bilboko Ingeniaritza Eskola- Bizkaiko Campusa
> Escuela de Ingeniería de Bilbao - Campus de Bizkaia
> Plaza Ingeniero Torres Quevedo, 48013, Bilbao
> T. +34 94 601 8201
> ehu.eus<http://www.ehu.eus>
> [cid:[email protected]]
>
>
> Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta
> egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada
> (helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu
> igorleari, korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat,
> ez erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu.
> E-mail hau inprimatu baino lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
>
>
> ¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o
> confidencial a la que sólo tiene derecho a acceder la persona
> destinataria. Si usted lo recibe por error le agradeceríamos que no
> hiciera uso de la información y que se pusiese en contacto con la o
> el remitente. Antes de imprimir este e-mail piense bien si es
> necesario hacerlo.
--- End Message ---