Egun on,
Irakasleontzako sarrera zabaltzeko ardura duenarekin hitz egin berri dut
eta emailez eskatzeko esan dit. Eraginkorragoa litzateke nik neure izenean
eskatzea baino, talde/aldra itxura izatea. Horregatik idatzi dut beheko
testua. Mesedez, interesdunok sinatu. Itsasetik apartekoei ere zabaldu,
mesedez. Asmoa dut datorren astean batu daitezkeen sinadurekin aurkezteko.

---TESTUA---
Gaia: Eskaera: GitLab zerbitzuaren sarbidea irakasle-ikertzaileentzat

IKT gerenteordetzako Middleware arduradun andrea, agur;

Behean sinatzen dugun EHUko irakasle-ikertzaileon izenean idazten dizut,
unibertsitateak daukan GitLab instantziari buruz eskaera egiteko.

Jakitun gara unibertsitateak GitLab instantzia bat duela martxan, baina
CAUtik informatu digutenez, ez da irakasle-ikertzaileontzat eskuragarria.
Gure ustez, garrantzitsua litzateke zerbitzu hau irakasle-ikerlarigoari ere
zabaltzea, honako arrazoiengatik:

Pribatuaren gaineko kontrola: Unibertsitateko instantzia propioa
erabiltzeak datuak eta proiektuak gure erakundeko zerbitzarietan gordetzea
bermatuko luke, kanpoko plataformekiko mendekotasuna saihestuz.

Kolaborazio akademikoa: Unibertsitateko ikerketa-taldeen arteko lankidetza
erraztuko luke, baliabide partekatuak erabiliz.

Ikerketa-kolaborazioa: Ikerketa-proiektuetako kode-garapenak eta
dokumentazioa modu seguruan eta eraginkorrean kudeatzea ahalbidetuko luke,
bertsioen kontrol egokia bermatuz.

Irakaskuntza-proiektuak: Git teknologia erabiltzen duten irakasgaietarako
material didaktikoak garatzea eta kudeatzea erraztuko luke, ikasleei ere
eredu profesionala eskainiz.

Hori dela eta, eskatu nahi dizugu GitLab zerbitzuaren sarbidea zabaltzeko
aukera aztertzea irakasle-ikertzaileentzat, eta dagokion protokoloa
ezartzea.

Eskerrik asko zuen arretagatik.

Agur bero bat,


   - Juan Abasolo, [email protected]
   BHF
   -

--

Mesedez, igorri niri sinatzeko asmoa.

Juan

Juan Abasolo <https://juanabasolo.netlify.app/>
Irakasle agregatua
Associate professor
[email protected] <[email protected]>
T. +34 94 601 7567
Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Bizkaiko Campusa
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila | EUDIA ikerketa taldea
Sarriena auzoa z/g, 48949 Leioa
T. +34 94 601 2000
ehu.eus <http://www.ehu.eus>
  Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta
egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada
(helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari,
korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez
zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu. E-mail hau inprimatu baino
lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
  Attention! This message contains privileged or confidential information
that only the intended recipient is entitled to access. If you receive it
in error, we would appreciate it if you would not use the information and
contact the sender. Before printing this email, please consider whether it
is necessary to do so.
  ¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial
a la que sólo tiene derecho a acceder la persona destinataria. Si usted lo
recibe por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y
que se pusiese en contacto con la o el remitente. Antes de imprimir este
e-mail piense bien si es necesario hacerlo.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a