Barri onak eta eskaera:
Sinkronizazioa 50 GB, Jupyter Notebooks GPUakin on-line, makina birtualak
eta abar. Dena debalde, dena Europan eta EHUko irakasle (eta akaso
ikasleak?) ere sarbidea.
Dena Europako Komisioak bideratuta.

Aitor Cuartango, Pavel Weber eta Georgios Chatzigeorgakidis. Denokin
eskertuta, nire zoratze ahaleginen aurrean eutsi diezuelako.

Antza, horra ezin ginen sartu EHUkook eta orain sarbide automatikoa dugu.
Kuxkuxeatzeko:
https://open-science-cloud.ec.europa.eu/news/tapping-eosc-eu-node-how-researchers-can-make-most-europes-open-science-gateway

Seguruenera, norbait konturatuko zen ni baino beranduago aukera horrekin
eta horrek lortuko zuen sarbide hori zabaltzeko prozesua hastea. Baina neuk
lortu dudanez, medailatxu hori jantzi eta jarraian eskaera:

Hemen zaudeten gehienok nik baino hobeto eta arinago aterako diozue etekina
baliabide honi, gehienok hobeto ulertuko duzue zer egin daitekeen eta
zelan. Mesedez: formatu gaitzazue ez dakigunok.

EOSC erabiltzen duzuenean, suertea duzuela sentitzen baduzue aukera hori
baliatuaz, azaldu zer eta zelan darabiltzazun, ez dakigunok ikas dezagun.

Pega nabarmenak:
+ Ikastaroak ingeles hutsez egoteaz gain, ez dakit zelako pop-up mokorduak
darabiltzaten eze Firefox-eko gehigarri-itzultzaileak ez dabiltza. Eta
ingelesez segitzen dau.
+ GitHub-eko lotura aldarrikatzen dute. Bai, badakit nahikoa estandarra
dana.
+ Eruopako Komisiokoa da. Ez dira denak kerubinak eta bestelako aingeruak.
Baina, behintzat, "gure" okerrak dira.

Nahikoa.

Juan

Oh:
Kredituen sistema batekin dabil. Hasieran 2000 kreditu ematen dute eta hiru
hilean behin barrizten dute.
Filesync ownCLoud-ekin, 10 kreditu hilean 50 GBrako. (lehenengoan 30
kreditu).
Jupyter eta lagunak [8 vCPU, GPU 1, 16Gb RAM] 50 kreditu orduko (eta beste
modelu bi merkeagoak)
... eta gehiago kuxkuxeatu, ospatu, eta gauza polittak egin :-D


-- 

Juan Abasolo <https://juanabasolo.netlify.app/>
Irakasle agregatua
Associate professor
[email protected] <[email protected]>
T. +34 94 601 7567
Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Bizkaiko Campusa
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila | EUDIA ikerketa taldea
Sarriena auzoa z/g, 48949 Leioa
T. +34 94 601 2000
ehu.eus <http://www.ehu.eus>
  Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta
egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada
(helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari,
korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez
zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu. E-mail hau inprimatu baino
lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
  Attention! This message contains privileged or confidential information
that only the intended recipient is entitled to access. If you receive it
in error, we would appreciate it if you would not use the information and
contact the sender. Before printing this email, please consider whether it
is necessary to do so.
  ¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial
a la que sólo tiene derecho a acceder la persona destinataria. Si usted lo
recibe por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y
que se pusiese en contacto con la o el remitente. Antes de imprimir este
e-mail piense bien si es necesario hacerlo.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a