Ni be amorruak irentsita daramat hile osoa...

Aktak sinatzeko: izenpe pasahitza, authenticator pasahitza, VPN pasahitza,
korreoa ikusi, eta GAURen pasahitza. Puntako teknologia erabiltzailearen
mesedean!

- Laborategian lortu neban Debianen Thunderbird konfiguratzea. Kostata,
Thunderbirdek EHU domeinurako Officen konfigurazioa hartzen baitu eta
unibertsitateko web gunean ez dot inon topatu mailin-en IMAP konfiguratzeko
argibiderik. Zin egingo nuke existitzen zirela. Ezabatu dituzte eta
officeko informazioa utzi soilik? O memoria gaizki dakat?

- Androiden lortu dot Aegis eta Fortinet VPN client instalatzea. Hori
egitean, nabigatzaileko authenticatorra puxkatu da, unibertsitateak ez
baititu bi gailu onartzen. Hortaz aparte, Thunderbird badabil mobilean
unibertsitatetik kanpo.

- Atzo arte, unibertsitatean eduroam erabiltzen neban SIMaren ordez, baina
atzo pasahitza behin ta berriz eskatzen ibili zan konexiorik eman gabe.
Hortaz, SIMa eta VPNa erabili behar izan nebazan.

- Unibertsitatetik kanpo Windows 10en, ordea, ez dot lortu. POP desaktibatu
zutenean, egun gutxi batzutan Thunderbird instalatu eta primeran
funtzionatu zuen (mobilean egin ostean konfigurazioa ezagututa). Baina VPN
behartu zutenetik, ezin. Erabiltzen neban openconnect bertsioa ez zen
fortinetekin bateragarria. Berritu neban, eta konexio saiakeraren ostean
authenticatorraren responsea eskatzen dit, baina sartutakoan bukle
infinituan sartzen da, konektatu barik eta ezin gelditu. Fortineten
klientea instalatu neban orduan, unibertsitateko web gunean adierazitakoa.
Horrekin, VPNra konektatu neike, baina ez da Thunderbirdekin bateragarria!
VPNa aktibatuz, Thunderbirdek zerbitzarira konektatu eta korreo guztiak
aurkezten ditu, baina edozein irakurtzen (irekitzen) saiatzean, eskegita
geratzen da Thunderbird. VPNa desaktibatu eta ia bost minutu beranduago,
Thunderbirdek erantzuten du. Korreoak irakurri, ezabatu, baten bat idatzi
eta bidaltzeko VPNa berriz aktibatzean, hori bai festa! Batek daki zer
geratuko den, zer desagertu...

Soluzioa momentuz, korreoak neure buruari emailez bidali eta mobilean moztu
eta dagokionari bidali...

Batek batek lortu du Windows 10 en VPN eta Thunderbird erabiltzea?
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a