Eskerrik asko, Imanol;
Neuk be ez dakit zehatz zein daukan. Informatikako alderdi hermetikoan
dago gauza horiek jakitea niretzat, zelan jakin behar den seinalatu
ezik. Interface grafikotik gutxi aldentzen den letretako prototipikoa
naiz, seguruenera ordenagailu erabiltzaile gehienon moduan.
Arazoa ez da jakitunaren arazoa, dorpe eta ez jakinarena da:
EHUko azalpenak soil-soilik programa pribatibo hori betetzekoak dira;
Euskarazko web alderdian gaztelaniaz, jakitunontzako nahikoa,
seguruenik. Ez jakinontzako, paleografikoa latinez. Arazoa da ezin
ulertzea zein informazio non ipini behar den.
---
Eta idazten eta frustratzen nabilela jausi naz: OpenAIko ordaindu bako
datu xurgatzailean galdetu dut:
---
Emoitza: ZELAN ERABILI EHUko VPNa KDE ingurunean: torpe batek idatzia,
bera lako torpeentzat
Sortu VPN konexio berria: Sistemaren ezarpenak > Wi-Fi eta sareak
leihoan, beheko + botoiari emanda.
Eta orain prestatu honela:
+ Konexioaren izena: EHU
+ Orokorra: dena utzi berdin
+ VPN (openconnect):
+ VPN protokoloa: Fartinet SSL VPN
+ CA ziurtagiria: HUTSIK
+ Proxia: HUTSIK
+ Erabiltzaile agentea: VPN EHU
+ Jakitera eman duen bertsioa: HUTSIK
+ Jakitera eman den SE: GNU/Linux
+ fitxa horretako hurrengo 8 aukerak ikutu barik (HUTSIK-eta) utzi
+ IPv4:
+ Metodoa: Automatikoa
+ beste guztia ikutu barik, tarteko...
+ Bidearen metrika -1 <- horrela zabaltzen da
"Aplikatu" botoiari.
[Honaino egindakoak behin bakarrik]
[Hemendik aurrerakoak, konektatu behar den bakoitzean]
Zabaltzen den hurrengo elkarrizketan "konektatu" botoiari eman eta orduan:
Sartu LDAP + Pasahitza
Nabigatzailean-edo "Autenticator" zabaldu, horko kodea kopiatu eta
itsatsi KNetworkManagerreko elkarrizketan. EHUko VPNa martxan
---
Inori balio badio, horra. Niri urte batzuk barru, akaso.
Ondo hasi ikasturtea
Juan
Imanol Madariaga <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
Egunon Juan, ez dakit zein VPN bezero dakarren zure KDEk.
Dakidana da openconnect-ek ezagutzen duela Fortinet-en protokoloa.
Beraz openconnect bertsio gaurkotua baduzu, v9.01 edo gehiago,
aukeren zerrendan hautatu ahal duzu.
Librezalea egiten didaten ezaugarri tipiko baten kasua da:
Cisco konpainiak VPNak izateko AnyConnect softwarea eskaintzen du,
pribatiboa eta bere protokolo propioarekin, ez dakit Linux-erako
bertsiorik duen edo ez.
Paraleloan Openconnect softwarea egiten dute, librea eta VPN
protokolo ezberdinak kudeatzeko helburuarekin.
Gero Fortinet enpresak bere VPN software propioa saltzen du,
Forticlient, beste protokolo bat erabiltzen duena, eta ez dakit ere
Linux-erako bertsiorik eskaintzen duen edo ez.
Laister Openfortivpn softwarea egiten dute, librea, Forti protokoloa
kudeatzeko.
Eta gero Openconnect-ek Forti protokoloa kudetzeko gaitasuna
gehitzen du bere bildumara.
Konpainia batzuk protokolo propioak eta itxiak nahi dituzte, beraien
software pribatiboa saltzeko bezeroak kateatuz.
Erabiltzaileok protokolo irekiak nahi ditugu, software aukera
ezberdinak egin ahal daitezen.
Hurrengorarte, Imanol.
Juan Abasolo <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
Gau on!
Uste izan dut dena berriztu eta ederto neukala, baina... Asteburua
eta etxean VPN, Thunderbird-eta erabiltzeko gaurkoan.
Orain aldatu dute eta ez dut asmatzen konexioa konfiguratzen.
Webgunean FortiClient instalatzeko diote. Nahiago nuke, erabat
derrigorra ez bada, behintzat, segitu KDEk dakarrenarekin, (ia)
beti egin dudan moduan.
Bat edo batek egin du eta azal dezake? Eskerrik asko
Juan
--
Juan Abasolo
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila
bulegoa : 3S40B
telefonoa: 94 601 7567
Bloga : juanabasolo.netlify.app
ORCID : orcid.org/0000-0002-1911-4118
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
--
Juan Abasolo
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila
bulegoa : 3S40B
telefonoa: 94 601 7567
Bloga : juanabasolo.netlify.app
ORCID : orcid.org/0000-0002-1911-4118
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas