IMANOL MAGRO:
> Eta euskara planaren xehetasunik ba al dakigu? Hamar urterako plana ez da
> txikikeria.
>

Ildo nagusiak nahiko ondo zehaztuta daude, eta lehentasunak ere
finkatuta. Dinamizatzaileari eskatu eta emango dizkizu.
2017ko lanak ere zehaztuta daude, eta irailean hasiko dira proiektuak,
3 lehentasun nagusirekin (hasiera honetan): kirol eremua, aisialdia
eta eskola/transmisioa.

Hortik aurrerako urratsak lantaldeek zehaztuko dituzte, lanean hasi ahala.
Lanerako zeintzuk dauden, zenbat diren, zer asmo dituzten,... horrexek
erabakiko du egitasmoak norantz egiten duen. Azken batean, edonork
hartu dezake parte plangintzan eta lantaldeetan.

Pentsatzen dut, irailetik aurrera, hartzen diren erabakiak eta egiten
diren lan guztiak webgunean argitaratuko direla.
Komunikaziorako ere jendea beharko da, Imanol... ;)

a.



>
> ________________________________
> De: Oier Araolaza <o...@dantzan.com>
> Para: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> Enviado: Viernes 30 de junio de 2017 16:06
> Asunto: Re: [eibar] Akebai Eibar
>
> Bilera egin genuen bai, eta bertan izena desegoki jo genuen zenbaitek gure
> iritzia agertzeko aukera izan genuen. Mosaikoaren antolaketa lanekin
> burubelarri egonik, olatu hori pasa arteko pazientzia eskatu zitzaigun.
> Ekitaldi horren balorazioa egiteko eta hurrengo urratsak antolatzeko bilera
> izango da laster eta hor ikusiko da ea zerbait planteatzen den izenaren
> inguruan.
>
> Oier.
>
> 2017 eka. 28 15:43 erabiltzaileak hau idatzi du ("Oier Gorosabel Larrañaga"
> <txikill...@eibar.org>):
>
> Ta? Ze? Dana ondo? Lortu dozue zorixoneko rekorra?
>
> Euforia poziktibo/kolektibua pasatzen jatsuenian kontau mesedez, zetan
> geratu dan izenan asunto hori. Imajinatzen dot "omertá" tipoko bat egon dala
> azken astietan, "eibartarrak" zerrendan honen kontura dagon ixilttasun
> sepulkralakin nik hori ulertzen dot behintzat. Baiña diasporan bizi garanok
> ezin garanez billeretara juan, ez gara ezekin enteratzen, eta nik neuk
> behintzat ondoezakin segitzen dot.
>
> O.
>
> Sosolak:
>
> Mezu elektronikuek gauza asko erreztu ditzakete, baina batzu-batzutan zaildu
> eta korapilatu ere bai. Uste dut puntu honetan zuzeneko jarduna dala
> egokixena, aurrez aurrekoa. Hitzordua jarri eta ausnaketa partekatua egitea
> da egokixena egon leikezen zalantzak argitu eta ostianguak (txarrauak)
> sustarretik ezabatzeko. Horra  proposamena. Andirao elkartean tokixa hartu
> geinke nahi bada. Animo!
>
> Enrike
>
>
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
> ______________________________ _________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to