Egun on.

Ego Ibarraren webgunean dauden argazki gehienak -Udal Artxiboko banaka batzuk 
izan ezik- partikularrek  erabilera-lagapen bidez utzitakoak dira, hau da: 
webgune honetan argitara emateko berariaz eta idatziz lagatakoak. Beraz, ezin 
dira beste inon argiratatu eta gu ez gara nor guri utzi dizkiguten argazkiak 
beste inori emateko.

Horrelakoxea dugu Bolumburu argazki-bilduma ere, webgunean jartzeko utzi 
zigutena, batik bat, funts horretan azaltzen direnen berri izateko edo nortzuk 
diren jakiteko. Zaila izango da, gehienak 1901-1925 tarte horretakoak direlako. 

Hala ere, Ego Ibarrak inoiz  gutxitan  egin izan du bitarterkaritza lana 
argazki-lagapenaren kontu honetan. Esate baterako:  Eibarko "gerrako umeen" 
argazki batzuk,  Alcala de Henareseko Unibertsitateak antolatutako " erakusketa 
ibiltarian daude, Unibertsitate madrildarrak  argazkiak eskatu, guk argazkiok 
utzi zizkigutenengana jo eta, haiek, idatziz, onespena eman zutelako erakusketa 
horretan beren agiri horiek jartzeko.  Baina hori ez da, ez legez eta ezta 
izatez ere, gure lana edo zeregina. 

Azalpen horiekin Oierrek egindako galderari erantzun diodalakoan agurtzen 
zaituztet




                                                                                
                        
             Begoña Azpiri Eguren                                               
         Untzaga plaza 1
Udal itzultzailea / Ego Ibarra batzordeko idazkaria                             
 Eibar-Gipuzkoa
Traductora municipal / Secretaria Ego Ibarra                                    
  943-70.84.21/23 
itzultzai...@eibar.eus / egoiba...@eibar.eus         
                  www.egoibarra.eus 

    

-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: Oier Gorosabel Larrañaga [mailto:txikill...@eibar.org] 
Bidaltze-data: martes, 13 de febrero de 2018 19:55
Hona: los ciberguays <eibartarrak@postaria.com>
Gaia: [eibar] Ego Ibarra webgune barrixa

Aupa, Begoibarrak & Ciak itxura aldaketia egin detZe webguniari. 
Zorionak! Oso itxura ona daka.

Halan be, zalantzia dakat: bertan agertzen dirazen irudixen lizentzia. 
Erabilpen librekuak dira? Copyrighta dake? Zeiñen esku? Ze baldintzatan? 
Hori argitzen daben adierazpenen billa ibilli naiz webgunetik zihar, baiña ez 
dot ezertxo be topau. Batez be Bolunburun argazki txortia interesatzen jata 
https://egoibarra.eus/eu/argazkiak/bolunburu-fondoa

Iñok argittu leike hori?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to