Konsulta pribatu batzuk izan ditut, eta espiatzen be ibili naiz. Post-ikastaroaren lehen kontuak:


1. Argazkiak agertarazten problema batzuk,
Araolazak zeukan irudi bat kargatuta 'soka' ID edo identifikatiboarekin, eta gero txuletatik kopiatuta saiatzen zen hura agertarazten honela:
<img src="./images/soka.jpg"> edo<img src="soka.jpg"> deitzen.


Baina, hara: soka != soka.jpg
!= da 'ez da berdin' Python lengoaia informatikoan.
Hortaz, adi, ze ID-rekin kargatzen dituzun argazkiak. Haiek aldatzeko aukera ere baduzue,
> Editatu > Argazkiak orrian, irudi bakoitzaren ondoan, aldatu ID aukera duzue.


2. Nahasketa, eduki finkoaren eta blog-eko sarreren artean

Hor dabil, Amatiņo, bere blog-ean eduki finkoak MENUA atalean agertzen diranak ikutzen behin eta berriro, bere artikuluak hor kargatzen...
Ez Amatiņo, hortik ez, http://www.eibar.org/blogak/amatino
artikuluak kargatu honela, Blogeko Sarrerak dioenari kasu egiten txuletan:
> Editatu > Blogeko sarrerak > Add Entry
eta hor sarrera bakoitzean, gogoratu ezinbestekoak direla Title eta Body.


3. Instrukzioak ez irakurtzeko gogoa.
Mendigreenek idatzi dit, esateko ea argazki pare bat kargatuko diodan behingoagatik. Y un huevo! Argazkiak nola jestionatu instrukzio luzeetan ederto dago, eta gainera gunean ere kargatua,
http://www.eibar.org/blogak/xnview
Hortxe dago irudi tamainuari buruzko adibide grafiko polit hori, Markosek kargatzeko bidalitako argazkiaren tamainu orijinala, eta nola txikitzea komeni zen. Bertatik lortu daiteke, gainera, XNView programa doako, txukun eta euskaratua.


Portzierto, helbidea aldatzea eskatu dio Mendigreenek Arrateko Amari, orain hemen dago:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/feed.xml (bere feed-a, XML irakurgailu batekin jarraitzeko zer dioen).



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to