Kaixo! beste behin ere zuen lankidetza eskatu nahi dizuet. Datorren urriaren 14tik 17ra Gasteizen Euskarazko Unibertsitate Liburuen Erakusketa antolatu du EIREk eta laguntza eskatu didate honetarako:
- Tailer bat emateko euskarazko unibertsitate liburuen on-line argitalpenari buruz: e-book formatuak, argitaratzeko erak, lizentziak... gaia irekita dago. Ondo egon daiteke opencourseware eta antzekoen inguruko informazioa ere ematea. Hiru edo lau orduko tailerra izango litzateke. - Mahai-inguru batean parte hartzea lizentzia irekiei buruz hitz egiteko: ze garrantzia duten, zein diren... Bi pertsona desberdin izan daitezke eta garraioa eta dietez gain, partaidetza ordaintzeko aurrekontua badago (ezin dizuet zehatz-mehatz esan zenbat). Gure ustez, estrategikoa da unibertsitatean argitaratzeko egiten diren lanak liburu fisikotik birtualera jotzea eta lan horiek irekiak izatea, baina horretarako irakasleak informatu eta prestatu behar dira. Interesatuta zaudetenok, jar zaitezte nirekin harremanetan helbide honetan: [EMAIL PROTECTED] Mila esker aldez aurretik eta ondo hasi ikasturtea! -- Ainhoa Ezeiza Ramos Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola Tf.: 945 01 3976 Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
_______________________________________________ ITSAS mailing list ITSAS@list.ehu.es http://list.ehu.es/mailman/listinfo/itsas