> -- Dana relatibua dok eta sasoi bakoitxak bere loria jaukak. Napoleonek
...

    - Hain urrin joan barik. Bizitza erdi marginala dakan talde bateko andre
bat kalean jaso, udal erakundetara eroan eta garbitu egin zeben. Gizona
jasotzera joan zenean, zera: - Baina... usaina kendu detsazue!!! (eta hau
benetan gertatutakoa da).

    - Edadeko batek kontatzen eustan gazte denboran fotball ekipamendua
erostea dirua zala, baina dirua. Eta erostean kamiseta eta praka erosten
zituztela, ahal bazeben, eta nahikoa. Baina botak erostea ezinezkoa zan,
izugarri garesti zirelako (ekonomiak eta ekonomiak egongo ziren, jakina).
Botak jokatu behar zeben fotball zelaira joan eta ALKILATU egiten ziren!!
    Halako gauzak nire moduko erdi gaztiontzat ezin dira ia ezta imajinau.
        i.t.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to