Pintadengan denborak efektu ikaragarriak ditu, sasoia batean serio samar
izan zeikeana gero barregarri izan...
    Baina denbora eta eguraldia elkartzen direnean antzeko ondorio
barregarri edo ez hain barregarri gerta leikez.
    Asteburu honetan Aulestin ikusitakoa (ez gezurrik esan, zuetako askoz ez
dakizue non dagoen Aulesti, baina gomendagarria). Parke eder-ederra dake
herrian, mahaiak jateko, fotball zelaia, errekia bertan, ERREKIAN BERTAN
JENDEA BAINATZEN ETA TRANKIL ASKO! Ederra.

    Parkian bertan pintada bat dago, zera leitzen da:
    MUGA ARROTZEI
    Ikusi nebanian, bistan-bistan dago, ez zestan grazia askorik egin,
hobeto esanda, ez zestan batere graziarik egin, eta aldiro berriro
begiratzen netsan mezu "giristiño" horri.
    Seigarren edo zortzigarren aldian begiratu nebanian konturatu nintzen,
mezua bukatu barik zeuan. Lerro bi egon behar ziren, lehena  MUGA ARROTZEI,
eta bigarrena galduta zeuan. Kolore diferentez pintatu ziren eta goiko
lerroarenak irautea lortu zeban, baina bigarren lerrokoa kolore diferente
izanda osagai kimiko diferenteak izan eta euriarekin-eta galdu egin zan.
Gutxi gora bera antzeman zeikean bigarren lerroko berba "INTSUMISIOA" izan
zeikeala, izan zeikeala, ezin segurtatu. Mezua osorik zera izanez:
    MUGA ARROTZEI
    (INTSUMISIOA)

    Aldia gero! baina erozein modutan hobe bigarren esaldi-esaera honen
gaineko komentariorik ez eittea, segurua be ez dalako.
    Pintada egilei bere obraren gaineko erresponsabilitatea eskatu beharko
jake.
        i.t.


----- Original Message -----
From: "oier gorosabel larrañaga" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "los cyberguays" <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Thursday, September 02, 2004 10:32 PM
Subject: [eibar] Re: pintadak


> Amatiñok:
> - Eta kartelen kolekziñorik iñok eitten jok? Ni ETBren zuzendari
> nintzala(1994?), Jarraik bere kartel batian sartu niñuan Herri honen
etsaien
> artian. Kejau ezezik, eskatu ein naetsen ale bat, baiña ez jesten bialdu.
>
> Oierrek:
> Nik neuk. Eta pegatinenak. Hori bai, beste kolekziño hauen serixotasuna
askoz be nasaixagua dok, eta ez nauk zoruaren pare ibiltzen falta jatazen
kartelen billa. Esku tartian jausten jatazenak... harek gordetzen jittuadaz.
>
> Onenak, duda barik, EMK/LKI/Zutiken aleak dittuk (Pazman, Los
Tragalperras, aziarena...). Jarraiko hori ez juat uste daukatenik. Baina
orain dala urte batzu Txalaparta editorialak etaratako kartelgintzari
buruzko hiru liburu lodi eta haundittan agertzia ez ninduke harrittuko.
>
> --
> ---
> oier gorosabel larrañaga
> lekeitio - euskalherria
> ---
> not politics just human rights
> join www.euskojustice.org
>
>
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to