-- Nik ez jakixat zein dan zuzenena eta ez nok lojikatan sartuko. Baiña
dakidan bakarra zera da:
   Nere etxian beti "lo hartu dozu", "ezeik lorik hartu", "lo hartu juat"
eta horrelakuak esan izan dittugula.
   Euskera batuan erakutsi zeskuela  "loak hartu zaitu" eta horrelakoak
esaten.

    - Uste dot, uste, Bizkaian-Bizkaian, hainbat tokitan behintzat,
espresiño normala dala, andrian familixangatik diñot. Nik etxian eta
inguruan be sekula ez neban entzun "Martxoak 1" eta halako espresiñoak,
bakarrik leiduz, """"batuan""", baina andrian familixan erabat normala da
esatea "gaur Martxoak hamabi dituz/dekoz", esateko gaur martxoan hamabixa
dela.
        i.t.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to