J.G.k:
    >Azken baten, Correoko irakurleak ez dira euskal hiztunak...
 
    IeeeEEEEP! Ez direla? Ez gutxi!!!
        i.t.
----- Original Message -----
Sent: Thursday, December 16, 2004 10:17 AM
Subject: Re: [eibar] Gaviria

Abizenak eta liburuen tituloak txarto ipintearena anekdotikoa bezain sintomatikoa da Correoren kasuan. Nazka emoteraino. Gaian larregi sakondu barik, errezena da esatea badakigula zelan funtzionetan dauen periodiko horrek euskal kulturaren eta, orokorrean, euskal kontuen inguruan. Kulturara be zabaldu ahal da, eta literaturara batez be. Gaur bertan, ontxe ikusi dot tabernan, alkarrizketa egiten deutsie tailer literario bateko kide bateri (kriston galdera tontoak, "¿es bueno regalar libros a los niños? eta holakoak), eta galdera bat zan aber ze liburu gustetan jakon berari. Eta erantzuna: "Cualquiera de Zweig, 24 horas en la vida de una mujer o Momentos estables de la humanidad". Joe, igual andreak arin egingo eban berba edo dentadura postizoa eukiko eban, baina kultura eta literatura apur bat ardura bajatzu, kazetari lez, Googlerera zoaz eta apur bat arduratzen zara, eta konturatuko zara ez dala momentos estables ezpada momentos estelares.
Berrian, esate baterako, inoiz pasau jata, libururen baten izenagaz momentuan gogoratu ez, eta kazetariari autorea eta beste lau gauza aipatzea. Eta gero, artikuloa argitaratuta ikustean, konturatzea kazetariak hartu dauela ardura hori, begiratzearena ze liburu zan. Baina Correon esajerazinoa da. Nik be badekotaz pare bat anekdota, ez Leirerena bezain onak halanda be.
Baina kontua da, eta horretara gura neban heldu, hori esatea dala errezena, Correoren politika eta kontu horreek. Niri Correok nazka emoten deust alde horretatik eta beste askotatik, baina bost bost ardure jata Correo.
Askoz be gehiago arduratzen nau, esate baterako, Deiak euskal kulturari emoten deutsan tratamendua. Horrek bai sortzen deust kezka handiagoa. Azken baten, Correoko irakurleak ez dira euskal hiztunak, eta Gaviria zein Gabiria, ez dabe erosiko nire libururik. Baina Deiakoak bai, eta Deiako kultura saila bardin-bardin izan ahal zan La Verdad de Almeriako kultura saila. Ortzadar ataraten dabe martitzenetan, eta gehigarri polita da, baina hori da euskal kulturak Deian daukan ghettoa. Eta horrek, benetan, dardara handiagoa emoten deust. Eta horretaz egin beharko zan berba, nik uste.
 
Julen

leire narbaiza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Koldok "Euskararen sendabelarrak" idatzi zebanian
Correokuan diar egin zetsen entrebista bat
eskatzeko. Koldok baietz. Hori guztiori erderaz.
Jarraittu eban kazetarixak eta gadetu etsan: "Y
con tus hierbas ¿qué clase de enfermedades curas?
Koldo aho bete hagin geldittu zan. Eta hauxe
erantzun: "Creo que te has confundido, mi libro
no habla de yerbas"
Nik hau Koldon ahotik entzun dot. Aluzinauta
geldittu egin zan. Eta gazte abotsa ei zeukan
kazetarixak...
Enfin
Leire

--- Xabier Mendiguren
<[EMAIL PROTECTED]>escribió:
> > A! badakat Koldo Zuazok kontatutako beste
> > pasadizo bat, Correkuekin gertautakua. Nahi
> > badozue beste mezu baten kontauko dot
> > Leire
>
>
> Ez dakit zein iragarkitan esaten duten legez,
> "ya estás tardando".
> X.
>
> >
_______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> [EMAIL PROTECTED]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko:
> [EMAIL PROTECTED]
>



______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡250 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Nuevo Correo Yahoo!


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to